EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak zentsura mozioaren alde bozkatzea erabaki du

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak zentsura mozioaren alde bozkatzea erabaki du 31Maiatzak
2018
2018 MaiatzaK 31 |
EBB

PARTEKATU

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak, gaur Vitoria-Gasteizen egin duen ezohiko bilkuran, PSOEk aurkeztuta Pedro Sánchez buru izan duen zentsura mozioaren alde bozkatzea erabaki du. EAJ-PNV erabaki hau hartzera eraman duten arrazoiak ondorengoak dira:

-‘Gürtel auzia’ deritzonean justiziak emaniko epaiaren larritasuna eta Partido Popularraren aldetik auzi horretan dituen erantzukizun politikoak onartu ez izana onartezin jotzen dugula.

-Ciudadanosek argitara eman duen azken erabakia, hau da, gaur egungo Gobernuarekin Parlamentuan kolaboratzeko edozein aukerari uko egiten diola, Aurrekontuen onarpenarekin lortutako egonkortasuna apurtuz.

-Parlamentuko oposizioko hiru talde nagusiek oraingo Gobernuak bere eginkizunetan jarraitzearen kontra agertu duten jarrera. Erabaki horri gehitu zaio Kataluniako alderdi nazionalisten ordezkaritzak zentzu berean adierazitako nahia, Diputatuen Kongresuan oposizio gehiengo zabala osatuz.

Hainbat instantzietatik EAJ-PNVri egotzi nahi izan zaio eta bere ardurapean jarri nahi izan da Espainiaren gobernagarritasunak suposatzen duen erantzukizuna. Ez da horrela eta ez dagokio gure Alderdiari Espainiako Estatuan nork gobernatu behar duen erabakitzea. Ataza hori Espainiako indar politiko nagusiei dagokie, eta legealdi honetan ageri baino ageriago utzi dute ez direla behar bezalako gehiengo zabalak lortzeko gai izan. Ondorioz, ez dugu onartuko erantzukizun guztiak guri leporatzerik ezta ororen erruduntzat jotzerik ere, ez gure jardun politikoagatik ezta zilegitasun osoz hartzen ditugun erabakiengatik ere.

EAJ-PNVk, irekitzear dagoen aldi politiko honetan, zintzotasun osoz jardungo du bere helburuekin eta politikagintzan aritzeko duen erarekin: Euskadirentzako eta euskal hiritargoarentzako onena lortzea eta, denon onbeharrez, ezberdinen arteko akordioa bilatzea.

Interesatu Zaitez