Vaquerok ohartarazi du EAJk ez duela onartuko Euskadirentzat "atzerako pausurik" ematerik: "Daukaguna babestuko dugu eta demokrazian eta ongizatean aurrera egiten jarraituko dugu"

• EAJ-PNVk Gipuzkoatik aurkeztuko duen zerrendaburu Maribel Vaquerok, hurrenez hurren Bizkaiko eta Arabako zerrendaburu Idoia Sagastizabal eta Gorka Urtaran ondoan izan dituela, gogora ekarri du Gernikako Estatutuaren 47. urteurrena, eta azpimarratu egin du jeltzaleek Madrilen lanean jarraituko dutela Estatuak indarrean dagoen testua osorik gara dezan eta “Kongresua harresi izan ez dadin” eta “Euskadin adostuko den Estatutua onar dezan”

Vaquerok ohartarazi du EAJk ez duela onartuko Euskadirentzat 25Urriak
UrriaK 25 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Gipuzkoatik EAJ-PNVk aurkezten duen hautagai Maribel Vaquerok gaur gogoratu du Gernikako Estatutuaren erreferendumaren 47. urteurrena, eta ohartarazi du Euskadiren autogobernuari dagokionez EAJ-PNVk ez duela “atzerako pausurik” onartuko.

Donostian Bildu diren hedabideen aurrean egin dituen adierazpenetan eta Bizkaiko hautagaia, Idoia Sagastizabal, eta Arabako hautagaia, Gorka Urtaran, ondoan izan dituela, Vaquerok gogora ekarri nahi izan du Gernikako Estatutua dela “Estatuko estatuturik zaharrena” eta, hala ere “bete gabe jarraitzen duela”. Ildo beretik gaineratu duenez berdin dio Moncloako maizterra nor den, “Estatuak jarraitzen duelako Estatutua osorik betetzeari muzin egiten”.

“Legegintzaldi honetan aurrera egiten jarraitu dugu, baina hala izan da EAJk ez diolako amore eman nahi  izan eta behin eta berriz esaten dugulako bete egin behar dela”, azaldu du, eta horren adibide gisa aipatu ditu lortutako 14 eskuduntzak, zerbitzu publikoak hurbiltasunez kudeatzeko aukera ematen dutenak, eta “Euskadiren nazio aitortza lortzeko negoziaketak”. Baina, oraingo honetan, azaldu du hautagaiak, tokatzen dena da “lanean jarraitzea Madrilen oztopoak jartzen jarrai ez dezaten” eta Euskadin akordio bat lortzen bada eta Estatutu berri bat hitzartzen bada, Kongresua haren kontra egiteko “harresi” bihur ez dadin.

Zentzu berean gogoratu duenez, Euskal Taldeak, azken legegintzaldi honetan, Konstituzio Auzitegiaren Lege Organikoaren aldaketa bat aurkeztu zuen, autonomia-estatutuen konstituzio-kontrakotasuneko aurretiazko errekurtsoak kentzeko. Kongresuaren gehiengo batek estatutu horiek aintzat hartzea onartu zuen, Gorteak desegitean izapidetzea bertan behera geratu zen arren. Jeltzaleen asmoa da datorren legegintzaldian ekimena berriro aurkeztea.

Vaquerok  Sagastizabal, Urtaran eta EAJ-PNVk Kongresurako eta Senaturako aurkezten dituen zerrendak osatzen dituzten gainerako hautagaiei buruz hitz egitean esan du alderdi jeltzaleak pertsona egokiak dituela lan horretarako, ibilbide luzea egin dutenak, eskarmentu eta ezagutza handiko pertsonak,  Kongresuan “lan handia egin behar delako eta mugitzen jakin behar delako eta hitz egiteko eta negoziatzeko gaitasuna erakutsi”.

Egungo egoera politikoan, hautagai jeltzaleak aldarrikatu du Madrilen EAJ indartsu bat behar dela. “Euskadi inoiz baino gogorrago zaindu eta defendatu behar dugu”, Madrilen gertatzen den guztiak euskal herritarron bizimoduan eragin zuzena duelako .“Datorrena datorrela”, talde jeltzaleko ordezkariek argi baino argiago dute “autogobernua dela antidotorik onena eta egunero defendatu eta babestu beharra dagoela”. “Hori da EAJk egiten duena. Ez PSOEk ez PPk ezta Bilduk ere ez dute egiten. Aktore nagusi izan nahi dugu, gu garelako zerumuga argi eta garbi daukagun bakarrak: demokrazia  handiagoa, ongizate zabalagoa autogobernuaren bidez, horixe baita ongizate-herri hau eraikitzen laguntzen diguna”.

Interesatu Zaitez