EAJ-PNVk Marcos Vizcaya Trantsizio garaiko erreferente jeltzalearen heriotza deitoratzen du

Euskal Taldeko bozeramailea izan zen Kongresuan, legegintzaldi konstituziogilearen ondoren. Aitor Estebanen hitzetan Vizcayaren lana “oso garrantzitsua izan zen gure Herriarentzat, hain garai erabakikorrean”

EAJ-PNVk Marcos Vizcaya Trantsizio garaiko erreferente jeltzalearen heriotza deitoratzen du 17Azaroak
AzaroaK 17 |
EBB

PARTEKATU

Marcos Vizcayaren heriotza deitoratu du EAJ-PNVk. 78 urte zituela zendu da. Talde jeltzaleko diputatua izan zen Kongresuan 1977tik 1986ra bitartean, Francisco Franco diktadorearen heriotza eta gero egin ziren lehen hauteskunde demokratikoen ondorioz, eta Euskal Taldeko bozeramaile bihurtu zen Xabier Arzalluz EAJ-PNVren EBBko presidente bihurtzekotan zegoela bere diputatu aktari uko egin zionean.

Vizcaya erreferente politiko bat izan zen Trantsizioan eta Gernikako Estatutuaren negoziaketan, lege hori delarik gure autogobernuaren eta ongizatearen oinarrizko zutabea. Azken urteotan, ordea, esparru pribatutik eraman du bere karrera profesionala. EBBren presidente Aitor Estebanek nabarmendu duenez “bere lana oso garrantzitsua izan zen gure Herriarentzat oso une erabakikor batean”, eta bere eta EAJ-PNV osoaren esker ona adierazi nahi izan du Aberriaren eta Alderdiaren mesedetan egin zuen lan guztiagatik.

Egun handira arte!

 

Interesatu Zaitez