Akordioetan oinarritutako politika aldarrikatu du Aitor Estebanek, demokrazian aurrera eginez gaurko erronka nagusiei aurre egitera begira

Madrilen, “Metafuturo”, Atresmediaren nazioarteko hausnarketa foroan, EBBren presidenteak ezarri du Adimen Artifiziala “arau etikoekin” “gobernatu beharko litzatekela”, eta Europa “arinago” baten aldeko aldarria egin du “iratzarri beharko dena” eta bere errealitateaz kontzienteagoa izango dena, “Estatuez gain herri eta nazioek osatzen dutela” ulertuz

Akordioetan oinarritutako politika aldarrikatu du Aitor Estebanek, demokrazian aurrera eginez gaurko erronka nagusiei aurre egitera begira  18Azaroak
AzaroaK 18 |
Kongresua

PARTEKATU

Aitor Estebanek, EAJ-PNVren EBBko presidenteak, gaur aldarrikatu du “akordioan” oinarritutako politikagintzaren beharra, “demokrazian aurrera egiteko modu bakarra” dela ulertuta. “Akordioa da demokraziaren funtsezko oinarria”, ziurtatu du  Atresmediak Madrilen antolatu duen “Metafuturo” hausnarketa foroan.

Gaur egun “etengabeko konfrontazioa” lehenesten dela deitoratu duen elkarrizketan, Estebanek ziurtatu du politikan “eredugarria izan behar dela eta konfiantzak sortu behar direla” gizartean arrakalak ez irekitzeko formula gisa. Ildo beretik, jeltzaleen presidenteak nabarmendu nahi izan du Europaren berezko potentzialitate politikoa, geopolitikari dagokionez guztiz gatazkatsua den aldi batean “arinagoa izan behar baitu eta berrantolatu behar baitu”. “Europa inozoa eta berekoia izan da. Iratzarri beharra dauka, politikoago izan”, esan du, “gai estrategikoetan ere buruaski izan behar baitu” “gure bizi kalitatea  kalteturik atera ez dadin”. Halaber, eta Europaren beraren errealitateari dagokionez, Estebanek adierazi duenez “ kontziente izan behar du Estatuetatik harago, Europan herriak eta nazioak daudela”.

María Llapart kazetariarekin izan duen solasaldian, Estebanek Adimen Artifizialaz ere hitz egin du. “Ez dago atzera bueltarik; arau etikoekin gobernatu behar da, baina ez daukat argi horren mundu gatazkatsu batean  lortu ahal izango denik”, azpimarratu du. Edozein kasutan, eta egungo errealitateari “baikortasunez” begiratzen diola aitortuz, “egokitu beharra” eta “etengabe birziklatzea” aldarrikatu ditu prestakuntza alorrean. “Adimen Artifiziala adimenarekin erabili behar dugu erronka izan dadin, eta izpiritu kritikoa seriotasunez planteatuz”, esan du.

Metafuturo da mailarik goreneko ekimen bat, non mundu osoko pertsona ezagunek parte hartzen duten, hauen artean Kanadako lehen ministro ohi  Justin Trudeau, eta Bakearen Nobel saridun Shirin Ebady, mundu osoko enpresari, ordezkari politiko eta kargu publikoez gain. Bertan jorratzen dira gure gizarteak etorkizunera begira dituen erronka nagusiak.

Interesatu Zaitez