Aitor Estebanek gaur berretsi du EAJk atzo boto zuria eman zuela eta Rajoyri ‘ezetza‘ bozkatuko diola lehen eta bigarren bozketan

Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak PSOEri eta Podemos taldeari eskatu die “intoxikatzeari” utz diezaiotela ezkerreko indarren balizko alternatibarako jeltzaleen babesa izateko aukera egotea nahi baldin badute.

Aitor Estebanek  gaur berretsi  du EAJk atzo boto zuria eman zuela eta Rajoyri ‘ezetza‘ bozkatuko diola  lehen eta bigarren bozketan 20Uztailak
2016
2016 UztailaK 20 |
Kongresua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Aitor Estebanek, Diputatuen Kongresuko Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaileak, gaur eguerdian  eginiko adierazpenekin erantzun die atzo Alderdi Popularrak eta Ciudadanos taldeak Kongresuko Mahaiko presidente ordeak aukeratzeko bozketetan  jaso zituzten botoak  EAJ-PNVri egotziaz egin ziren iruzkin eta adierazpenei. Gaur eguerdian Sabin Etxean eginiko adierazpenetan “ talde politiko batzuen aldetik eta hedabideetako kide batzuk Kongresuko presidente ordea aukeratzeko  atzoko bozketaren inguruan elikatzen aritu izan diren polemikaren aurrean”, Estebanek argi eta garbi hitz egin du “ Atzo esandakoa esan eta berretsi nahi dugu: Euzko Abertzaleak Taldeak boto zuria  eman zuen”. Eta  polemika hau batzuk etorkizunerako balizko akordioei begira  elikatzen ari direlako, Estebanek bi gauza azaldu nahi izan ditu. “ Lehenengo eta behin, eta mezu hau argi baino argiago geratzea nahi dut: inbestidurara aurkezten denean, aurkezten baldin bada, Mariano Rajoy hautagaiari emango diogun botoa ‘ezetza’ izango da lehen bozketan eta ‘ezetza’ izango da bigarren bozketan. Eta, bigarrenez esan nahi dut ezkerreko alderdi bien aldetik, PSOE eta Podemos taldeen aldetik,  azken aldi honetan esan dela ezkerrekoen alternatiba bat eratu ahal dela. Bada, jarrai dezatela orain arte bezala intoxikatzen, eta gure botoa  ezetza izango da beraiek aurkeztuko duten hautagaiarentzat”  ohartarazi du Estebanek.

Interesatu Zaitez