EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak bere asteroko bilera Iruñera eraman duela, EBBren presidenteak azpimarratu du azken urteotan Nafarroan forutasunaren eta autogobernuaren alorretan eman diren aurrerapausoak jeltzaleen “bultzadari” esker eman direla, eta Mikel Irujo kontseilariaren ildo beretik Estebanek gaur erreklamatu du Nafarroak energiaren alorrean dituen beharrei erantzutea “bere etorkizun ekonomikoa bermatu ahal izateko”
17Azaroak Aitor Esteban, EAJ-PNVren EBBko presidenteak Iruñetik erreklamatu dio Pedro Sánchezi inbestidurako itunean jasotzen diren akordioak bete ditzala I+G+b eta beken transferentziak Nafarroaren ardurapean jarriz. “Nafarroari dagozkion eta EAJrekin hitzemandako konpromisoak bete egon behar dira”, esan du. Ildo beretik azpimarratu du talde jeltzaleak 115 urte daramatzala Nafarroan autogobernuaren eta forutasunaren defentsan lan egiten, eta gogora ekarri du azken urteotan eman diren urratsak EAJ-PNVren “bultzadaren” ondorioz eman direla. Gauzatutakoen artean nabarmendu ditu Trafikoa, Espetxeetako Osasuna edo Bizitzeko gutxieneko dirusarrera.
EBBren buruak ildo beretik gogoratu nahi izan du industrian eman den eraldaketa, gai honekin Nafarroako Gobernuko Industria Kontseilaria “oso tematuta” dabilela azpimarratuz “ekinean dabil Espainiako gobernuari Nafarroaren beharrei erantzuteko erreklamatuz”. Zentzu berean txalotu du aurreko astean bertan eman zen “urrats garrantzitsua”, EAJ-PNVk Mugikortasun Iraunkorraren Legeari aurkeztutako bi zuzenketa onartu baitziren industriaren elektrifikaziorako eta argindarraren potentziaren erabilera maximizatzeko. “Ez dugu zertan megavatio eskean ibili behar”, azpimarratu du. “Autogobernuan sakondu behar da eta Nafarroaren eta bere industriaren etorkizuna bermatu; funtsezkoa da”, ezarri du.
Unai Hualde Napar Buru Batzarraren presidenteak bere aldetik adierazi duenez “Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen autogobernua sakontzea, egungo errealitate instituzionala errespetatuz, betiere, EAJ-PNVren lehentasunetako bat da eta izango da”, eta PSNri are anbizio handiagoa eskatu dio autogobernu alorrean urratsak ematen joateko. “Azken urteotan, Chiviteren agindupean, Nafarroako Gobernua mugatu da 2015ean aldaketa ekarri zuen Gobernuak Espetxeetako Osasunaren edo Trafiko eta Bideetako segurtasunaren edo Bizitzeko Gutxieneko Dirusarreraren transferentzia burutzeko, horiek ere Euskal Taldeak Kongresuan bultzatu dituen gaiak izanik.
Zentzu berean, kezkatuta agertu da “eskuduntza prozesu berriei heltzeko orduan antzeman den erresistentziagatik”, bai eta arduratuta ere “duela hogei urteko jarreretara bueltatzeko arriskuaren aurrean, iragan ostiralean Komunitatearen Egoeraren inguruko Eztabaidan Foru Hobekuntza Legearen erreformari heltzeko orduan Nafarroako Parlamentuari zeregin protagonista ematearen inguruan egin zen eztabaidan “eztabaida horretarako une egokia ez dela” argudiatuta. “Duela hogei urte ez zuen gainerako taldeekin hori aitortzeko arazorik izan (UPN taldea kanpoan geratu zen), era iragan ostiralean bertan UPN, PP eta Vox-ekin bat egin zuen”, azpimarratu du.