Irungo Batzokiko liburutegi berria gaurkoan inauguratuko da

Irungo EAJren Uri Buru Batzarrak gaurkoan irekiko ditu liburutegi berriztatuaren ateak. Zerbitzu hau Batzokiaren eraikin berean eskainiko da (Kale Nagusia, 11) bigarren solairuan eta lehenago alderdikideentzat zena, oraingoan hiritar guztiak sartu ahal izango dira. Liburutegia 1000 ale eskaintzeko moduan izango da liburu eta aldizkarien artean.

Irungo Batzokiko liburutegi berria gaurkoan inauguratuko da 10Marsk
2005
2005 MarsK 10 |
Berria

PARTEKATU

Liburu gehienak euskal abertzaletasunaren eta euskal gaien ingurukoak dira eta Irun, Hondarribia eta Hendaiako argitalpenak. Liburutegi berriak 16 erabiltzaileentzako lekua eskaintzen du eta astearte eta ostegunetan egongo da irekita 18:00etatik 20:30etara eta larunbatetan 10:00etatik 13:00etara.

 

Uri Buru Batzarreko arduradunen esanetan "gure helburua hiritargoak duen beharrizanei erantzuna ematea izan da, batez ere, euskal gaietan eta abertzaletasun gaietan espezializatua daudenei erantzuna ematea. Halaber ikasketa gelak ere eskaintzen ditugu, Irun, Hondarribia eta Hendaia aldean hain eskasak direnak".

 

Epe laburrean Irungo EAJren Uri Buru Batzarrak liburutegi zerbitzua zabalduko du eta bideoteka eta interneterako sarbidea eskaintzeko moduan egongo da.

Interesatu Zaitez