Aitor Estebanek gogoratu duenez "asko eta asko ultraeskuinari geldiarazteko beharraz ari diren arren EAJk PP-VOX inbestidura geldiarazi zuen 2023an": "Nagusi izango ginen hala egin ez bagenu"

EBBren buruak ziurtatu duenez “pentsioak pertsona askoren mantenua dira, eta gai hori ezin da arinkeriaz hartu”: “Ez daude arriskutan”

Aitor Estebanek gogoratu duenez 21Octobrek
OctobreK 21 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

“Askok hitz egiten dute ultraeskuinari geldiarazteko beharraz, baina ekintza zehatzekin erakutsi duen bakarra EAJ da, Alberto Núñez Feijoo Vox-en eskutik inbestidurara joan zenean eta EAJrengana ate joka etorri zirenean. Nagusi bihurtuko ginen, baina ezetz esan genuen”. Euzkadi Buru Batzarraren presidente Aitor Estebanek hitz horiek esanda gogoratu du EAJ izan zela 2023ko irailean PP eta Vox-en inbestidura geldiarazi zuena. Estebanek ildo beretik gaineratu duenez “denak daude prest `Sánchez soldadua´ salbatzeko, baina guk ez dugu inoren sekundario izan nahi. Protagonista izan nahi dugu, Euskadi protagonista izan dadila. Guk Euskadiren interesak defendatuko ditugu, inori kalte egin gabe”.

RNEn egin dioten elkarrizketan eta PPk pentsioen sistema auzitan jartzeko esan dituenen inguruan galdetu diotenean, EBBren buruak argi eta garbi esan duenez “ezin da esan sistema hautsita dagoenik edo jasangarria izango ez denik. Ikusi beharko da zer nolako bilakaera duen eta unean uneko modifikazioak egin, beharrezko joko balitz. Baina pentsioak ez daude arriskutan. Pertsona askoren mantenua da eta gai horretaz ez da arinkeriaz hitz egin behar”.

Azkenik, ETAk jarduera armatua eten zuenetik 15 urte bete direla gogoratuz, Estebanek azpimarratu duenez “denok nahi genuen egoeran gaude gaur”, baina ohartarazi duenez “oraindik keinu batzuk ikusten ditut”: “Ospatu egin behar da eta pozik egin behar dugu indarkeria aldi hura atzean utzi zelako, baina zauri guztiak ez daude osatuta. Kezkatu egiten naute jokaera batzuek, ustezko terrorismo delituagatik atxilotu dituzten pertsona bien kasuak, esate baterako, eta nostalgikoren batenak izatea espero dut”, amaitu du.

Interesatu Zaitez