Irailaren 27an ospatuko du EAJ-PNVk Alderdi Egunaren 50. edizioa

Forondako zelaietan ospatuko da jeltzaleen jai nagusiaren edizio berezi hau, eta irailean zehar hainbat ekintza bideratuko dira mugarri garrantzitsu hau ospatzera begira.

Irailaren 27an ospatuko du EAJ-PNVk Alderdi Egunaren 50. edizioa 31Juilletk
JuilletK 31 |
Berria

PARTEKATU

EAJ-PNVk bere lehen Alderdi Eguna Aralarren egin zuen, 1977ko irailaren 25ean. Orduz geroztik, sendi jeltzalea bere urteroko jai nagusian elkartu izan da eta berdin egingo du irailaren 27an, Alderdi Egunaren 50. edizioan. Mugarri hau ospatzera begira, alderdi jeltzaleak hainbat ekintza egingo ditu irailean zehar, eta baita ere Forondako ospakizunean. Alderdikide eta alderdizale guztiak daude gonbidatuta hile eta egun berezia gurekin ospatzera.

Euskadiren etorkizuna eraikitzen jarraitzen dugu. Alderdia Bizi.

Interesatu Zaitez