Gernikan, Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrenerako prestatu diren ekitaldietan, EAJ-PNVren EBBko Presidenteak belaunaldi berriei hitz egin nahi izan die eta Picassoren `Guernica´ aldi baterako Euskadira ekartzeak “balore demokratikoak” indartzen lagun lezakeela esan du “mundu mailan autoritarismoaren gorakada ematen ari den momentuan”
Aitor Esteban, lurraldeko hainbat ordezkari jeltzale ondoan izan dituela, Gernikan izan da Gernikako bonbardaketaren 89. urteurrenaren kariaz prestatu diren ekitaldian. Bizkaiko hiribilduan, non bertan batu diren hedabideei adierazpenak eskaini baitizkie, jeltzaleen buruak “bakearen, askatasunaren eta giza eskubideen” aldeko aldarria egin nahi izan du “zoritxarrez, gerrak eta indartsuenaren legeak `eguneroko ogi´ bihurtu diren garaian”
Hori dela eta, eta belaunaldi gazteenei zuzenean hitz egin nahirik, Estebanek gogora ekarri gu politikatik, baina baita gizarte zibiletik “giza eskubideen eta printzipio demokratikoen alde” borrokatu behar dela “oraindik ez baitaude bermatuta”. Eta helburu horren alde egin lezakeela ulertuz, berriz ere, duela urte bete egin zuen moduan, gaur ere erreklamatu du Picassoren `Guernica´ Euskadira eskatzea. “Koadro hori gure historiaren parte da, eta bidezkoa da gure Herrira berme guztiekin ekartzea”, esan du. “Sarraski haren biktimei egin dakieken omenaldi ederra izango litzateke, gure lurraldeaz haraindiko sinbolo ere badirelako”.