Yale Unibertsitateak euskara irakaslea eta tutore laguntzaile gisa jarduteko jaiotzezko euskalduna behar ditu

Yale Unibertsitatea Ameriketako Estatu Batuetako hezkuntza zentroetan garrantzitsuenetarikoa denak euskara irakaslea eta tutore laguntzaile gisa jarduteko jaiotzezko euskalduna behar ditu euskal hizkuntzaren gaineko ikastaroan lankidetzan aritzeko. Ikastaro hau "Directed Independent Language Study Programs" delakoaren barruan  eskaintzen da. Honen bidez ikaslerik onenetarikoei beraiek aukeratutako hizkuntza ikasteko aukera ematen zaie.

Yale Unibertsitateak euskara irakaslea eta tutore laguntzaile gisa jarduteko jaiotzezko euskalduna behar ditu 16Janvierk
2006
2006 JanvierK 16 |
Berria

PARTEKATU

"Ikastaroa independientea da, horrek esan nahi du ikaslea dela  ikasgaia bilatzeko eta ikas prozesua aurrera eramateko arduraduna" azaldu du Maria Kosinki, Departamentuaren zuzendariak. "Eskolak aurkeztutako eskarien arabera antolatzen ditugu eta aurten Euskal Herrian lan egin nahi duen Ingurumen ikasle batek euskara ikastea eskatu du".
 
Ikasketetan laguntasuna emateko, Yale Unibertsitateak jaiotzezko euskalduna izan nahi du tutore laguntzaile gisa lagunduko duena "mintza praktika" saioetan. Ikasketetan emango dio laguntasuna eta euskaraz hitz egiteko aukera emango dio. Ez da inolako titulurik behar, baina bai hizkuntzaren ezagutza sakona. "Language partner" izeneko honek astean bitan egingo du lan Yale unibertsitatearen kanpusean, hortaz, Kosinskik berak esan duenez "komenigarria izango da inguruan bizitzea, hau da, Conneticut, New York.. " . Eskola hauengatik, orduko 20 dolarreko soldata emango da.

Interesatu Zaitez