Europako finantzaketak garraioa deskarbonizatzeko orduan portuek duten funtsezko zeregina argi jasotzea exigitu du Oihane Agirregoitiak

EAJ-PNVko eurodiputatuak Europako Parlamentuko garraio eta industria batzordeen aurrean defendatu du azpiegitura horiek `Europa Konektatu´ mekanismo berriaren proposamenean duten eginkizuna indartu beharra

Europako finantzaketak garraioa deskarbonizatzeko orduan portuek duten funtsezko zeregina argi jasotzea exigitu du Oihane Agirregoitiak 03June
03 June |
Europako Legebiltzarra

COMPARTE

Portuak funtsezkoak dira deskarbonizazio, elektrifikazio eta industria-lehiakortasunerako, eta 2028-2034 aldirako 'Europa Konektatu' mekanismo berriak, Europar Batasunak Europa barruko garraio-sarearen hedapena finantzatzeko duen tresna nagusiak, haren zereginak  jaso eta aitortu behar ditu. Hori izan da Oihane Agirregoitia EAJ-PNVko eurodiputatu eta Europako Parlamentuko  txostengilearen helburua, eta zuzenketa sorta bat defendatu du gaur asteazkenarekin, zeinetan aldarrikatzen du  elektrifikaziorako duten garrantzia hobeto jasotzea europar finantzaketa jasotzeko orduan.

"'Europa Konektatu' mekanismo berriak (CEF ingelesez) portu guztiek, ertainek eta txikiek barne, itsas garraioaren trantsizio energetikoan duten funtsezko zeregina aitortu behar du. Terminalen elektrifikazioa eta lurreko energia-hornidura (OPS) inbertsio estrategikoak dira, baina arriskutsuak ere badira. Aldaketa horren buru diren operadoreek ezin dituzte eurek bakarrik  beren gain hartu, berreskuratu izango ez balira, estualdian jarriko lituzketen kostuak. Beraz, Europak proiektu horietara iritsi behar du eta lehentasun-irizpide argiekin egin behar du, tamaina txikiagoko portuak atzean utzi gabe, Europa barruko sarearen eta sektorearen benetako deskarbonizazioaren funtsezko piezak baitira", defendatu du gaur bertan Agirregoitiak, Bilboko, Pasaiako eta Baionako portuak bezalako azpiegiturei buruz hitz egitean.

Parlamentuan aurkeztu den zuzenketa-sortan, Agirregoitiak azpimarratu du itsas portuek gero eta muga handiagoak dituztela sare elektrikoaren ahalmenari dagokionez, eta horrek zaildu egin ditzakeela garraioa eta portuko eragiketak elektrifikatzeko lanak. Hori dela eta, portuetan oinarritutako energia-sistema integratuak eta energia-komunitateak garatzea planteatzen dute, portuen barruan energia berriztagarriaren tokiko sorkuntza eta biltegiratzea, banaketa eta kontsumoa konbinatuz, egun dauden mugak konpontzera begira. Horretarako, portuetako energia-azpiegituretako inbertsioak deskarbonizazioa errazten duten elementutzat hartzea Hala, EAJ-PNVko eurodiputatuak sinatutako zuzenketek, halaber, portu ertain eta txikiek eskualdeko irisgarritasunean eta konektibitatearen hobekuntzan duten zeregin "estrategikoa" aldarrikatzen dute. Hori dela eta, Europako finantzazioak ez du soilik portu-azpiegitura handietan fokua jarri behar, sare osoan banaketa "orekatuagoa" izan dadin lagundu behar baitu.

Isolamendu energetikoa murriztea eta interkonexioetan botila-lepoak kentzea ere aipatu du, bai eta zibersegurtasuna indartzearen garrantzia ere, arrisku  handia dakarten hornitzaileetatik datozen teknologiak erabiltzeko hautagarritasun-murrizketak barne. Azkenik,  aurkeztutako zuzenketek hobesten dute kofinantzaketa-tasak hobetzea, `Europa Konektatu´ mekanismoaren proiektu hautagarrietarako EBren finantza-laguntzaren ehunekoa mugaz gaindiko proiektuetarako diruz lagun daitekeen guztizko kostuaren % 70eraino igotzen baitute, Europako Batzordeak proposatutako % 50aren aldean. "Europaren finantzaketa handiagoa izateak proiektu gehiago osatzea ekar lezake. Bertan behera urteak daramatzaten mugaz gaindiko eremuak desblokeatuko baditugu, Atlantikoko korridorea kasu, baterako finantzaketa-tasa handitu behar da, trakzio-efektu zuzena eragin baitezake. Estatu kideek pizgarriei erantzuten diete, eta hori da EBk eman diezaiekeen argiena", nabarmendu du.

"Europa Konektatu" mekanismoa EBk Europa barruan garraio- eta energia-sareak garatzen laguntzeko duen tresna da. Europako Batzordeak 2028-2034 finantzaketa-aldirako aurkeztutako proposamenak 81.400 milioiko aurrekontua aurreikusten du; horietatik 51.500 milioi garraiorako izango lirateke, eta beste 29.900 milioi energia-proiektuetarako, nahiz eta Europako Parlamentuak zuzkidura globala 100.000 milioiraino handitzea xede duen. Helburua, nolanahi ere, Europa barruko garraio-sarea amaitzen laguntzea da, Atlantikoa bezalako korridoreei lehentasuna emanez eta mugaz gaindiko tarteei lehentasuna emanez.

 

Te puede interesar