EAJ-PNVk "argitasuna, irmotasuna eta sendotasuna" eskatu dio Planasi abeltzaintzaren sektorea defendatzeko otsoaren "gehiegizko babesaren" politikaren aurrean

Estefanía Beltrán de Herediak abeltzaintza estentsiboa defendatzeko eta otsoaren kontserbazioa kudeatzeko eskatu du, ustiategien jarraipena arriskuan jarri gabe

EAJ-PNVk 12May
12 May |
Senatua
VER VÍDEO

COMPARTE

EAJ-PNVren Senatuko bozeramaile Estefanía Beltrán de Herediak abeltzaintzaren eta abeltzaintza estentsiboaren defentsan "argitasuna, irmotasuna eta sendotasuna" eskatu dio Luis Planas ministroari, kalteak larriagotzen eta ustiategi asko hondoratzen ari den otsoaren "gehiegizko babesaren" aurrean. Gaurko kontrol saioan, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioak "ez ikusiarena" egiten dien abeltzainen kezka azaldu du senatari jeltzaleak, Trantsizio Ekologikoko Ministerioa ezartzen ari den otsoaren politikaren aurrean. "Abeltzainek ezin dute gehiago itxaron. Eta zuk ere ezin duzu zure erantzukizuna saihestu ", eskatu dio.

Beltran de Herediak kritikatu du Sara Aagesen buru duen ministerioak uztailean Europara bidali behar zuen Konferentzia Sektorialak onartutako txostena "zuzendu" izana. Gogoan izan behar da Gorte Nagusiek otsoa LESPREtik ateratzea onartu zutela 2025eko martxoan; horrela, haren kontserbazio-egoera aldekoa zela egiaztatuta, autonomia-erkidegoek modu selektiboan ateratzeko neurriak aurreikusi ahal izango zituzten beren kudeaketa-planetan, abereen gaineko kalteek ustiategien iraunkortasuna arriskuan jartzen zutenean. Akordioa ez zitzaion gustatu Trantsizio Ekologikoko Ministerioari, bere txosten berrian otsoaren kontserbazio-egoera txarra omen dela jakinaraziz, eta, beraz, ezin izango litzateke kudeaketa-neurririk aplikatu. "Gainera, zalantzan jartzen du txosten autonomikoen zorroztasun teknikoa eta zientifikoa; metodologia kontrastatu eta zorrotz bati jarraiki egindako txostenak, arlo horretan ezagutza eta esperientzia zabala duten profesional independenteek egindakoak", aldarrikatu du.

Bozeramaile abertzaleak azpimarratu duenez, "Euskadik bere lana egin du" prebentzio plan espezifikoei, baliabide gehiagori, neurri gehiagori eta kalte-ordainen igoerak eginez, "baina zuk badakizu kalte-ordainak ez direla nahikoa", adierazi dio ministroari. "Ez dute konpentsatzen ez eguneroko ziurgabetasuna, ezta 7x24 zaintzara behartutako artzainen bizi-kalitatearen galera ere. Ganaduaren aurkako erasoek gora egiten jarraitzen dute, eta horiekin batera artzaintzatik bizi direnen etsipena, ezintasuna eta adoregabetasuna hazten dira". Beltran de Herediak honako hau gehitu du: "EAEko administrazioek eta EAJ-PNVk abeltzaintza estentsiboa defendatzen dugu, eta, beraz, otsoaren kontserbazioa kudeatzeko beharra, ustiategi horien jarraipena arriskuan jarri gabe".

Te puede interesar