Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

Berriak

2019/02/21

Unai Grajales: “Energia-iraunkortasunari buruzko legea berebizikoa izango da energiaren eredu berrirako trantsizioari ekiteko”

Eusko Legebiltzarrak PPren abstentzio bakarrarekin onetsi du hiritargo osoaren ongizaterako “giltza” izango den legea, onurak ekarriko dituelako ekonomian,gizartean eta ingurumenean. Gobernua babesten duten taldeek adostasun zabalak lortzeko erakutsi duten gaitasuna balioetsi du Grajalesek

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Legebiltzarraren Osokoak oniritzia eman dio Energia-Iraunkortasunari buruzko legeari, zeinen bidez Herri Administrazioek eta sektore pribatuko hainbat esparruk energiaren erabilera efizientea, energia aurreztea eta energia berriztagarrien ezarpena bultzatuko duten. Unai Grajales legebiltzarkide jeltzaleak aldarrikatu duenez lege marko hau “berebizikoa da, Herri gisa, berandutu gabe  energiaren eredu berri baterako hasi behar dugun trantsizio prozesuan”. Energiaren aldeko Ituna da,gaineratu du, derrigorrezko dugun trantsizio hori egin dezagun eta klima aldaketaren kontrako borrokarako ezarri diren helburuak lor ditzagun. Euskadik energia fosilekiko mendekotasun handia dauka eta hortik dator jokamoldeak eta kontsumitzeko erak aldatzeko erronkari ekin beharra, gure bizimoduan energia berriztagarriak txertatzera begira. “Iraultza honek exijitzen du erakundeen, enpresen, eragile ekonomiko eta sozialen inplikazioa eta baita gizarte osoarena ere bai”. Administrazioa, gaineratu du, eredugarria izango da. “Administrazio Orokorrari, Aldundiei eta Udalei ataza gogor bezain erakargarria egitea dagokie. Baina herri administrazioak ez ditugu bakarrik utziko. Tresna finantzario bat sortuko da  100 milioi eurotik gorakoa, eta horrekin  bideratuko dira lege horretatik eratorriko diren inbertsioak”.

Legeak hainbat helburu ezartzen ditu. Besteak beste, euskal administrazio publikoek %30 gutxitu beharko dutela beren energia-kontsumoa 2030rako. Urte bererako, administrazio bakoitzaren kontsumoaren gutxienez %32 eraikinetan bertan dauden energia aprobetxatzeko instalazioetatik etorri beharko da. Era berean, 2020tik aurrera, erosiko dituzten ibilgailu guzti-guztiek erregai alternatiboak erabili beharko dituzte.

AKORDIO ZABALA

Lege hau Ganberako talde guztiek babestu dute, PP izan ezik,  azken honek abstentzioa bozkatu duelako. Akordio zabala izan da eta ordezkari jeltzaleak azpimarratu duenez: “Gaur da halako egun berezi bat, politikagintza handi  bihurtu duelako. Erakutsi egin dugu Eusko Jaurlaritza babesten dugun taldeok akordio zabalak ixteko gaitasuna dugula, elkarrizketan eta erantzukizunean oinarrituta” 

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

  Agenda

2019/03/21 09:30

Itxaso Atutxa

   ETB-1. Egun on Euskadi 

2019/03/21 12:30

María Eugenia Arrizabalaga

   Cadena SER Gipuzkoa 

2019/03/21 22:00

Aitor Esteban

   TVE-La noche en 24 h. 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA