Prentsa Aretoa

Berriak

2017/02/16

Sustapen Batzordeak babestu egin du EAJk ADIF eta RENFEren euskal sarearen defizitak premiaz konpontzea eskatzeko planteatu duen ekimena

Hobekuntzak eskatzen dira C-1 (Bilbao-Santurzi), C-2 (Bilbao-Muskiz) eta C-3 (Bilbao-Orduña) lineetan.

rss Ezagutzera eman
eaj, pnv, congreso, fomento, adif, renfe, mejoras,

ARGAZKIA JAITSI

Diputatuen Kongresuko Sustapen Batzordeak EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak Legebiltzar taldeak Espainiako Gobernuari Euskal Autonomi Erkidegoko ADIF eta RENFE sareetako geltokietan dauden defizitak berehala konpontzea eskatzeko aurkeztu duen den Legez Besteko Proposamena babestu du.

Hain zuzen ere, Iñigo Barandiaran jeltzaleak planteatu duen eta EH Bildu taldearekin adostu den ekimenak hobekuntzak eskatzen ditu C-1 (Bilbao-Santurzi), C-2 (Bilbao-Muskiz) eta C-3 (Bilbao-Orduña) lineetan, tren bidezko garraioaren erabiltzaileei sarbide egokiak eta segurtasuna bermatzea xede.

Hitz egiteko izan duen tartean, Barandiaranek salatu du C-3 lineako hainbat geltokik "oztopo eta zailtasunak" dituela "mugikortasun murriztua duten pertsonentzat". Are gehiago, Diputatu jeltzaleak gogoratu du Arartekoak 2015 urtean egin zuen txostena, zeinetan argi eta garbi adierazi zuen Bizkaiko hurbileko lineek "erabili ezin diren instalazioak" dituztela eta,gainera,"arriskuak suposatzen dituztela".

Amaitzeko, Iñigo Barandiaranek "neurriak" eskatu ditu "egoera oker eta onartezin horiek saihesteko" eta zentzu berean esan duenez "horien inguruan Gobernuari eskatu behar diogu Iresgarritasun Planean jasotzen duen edozein neurri premia osoz abian jartzea".

 

 

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr