Sánchezi babesa eskaini dio Izaskun Bilbaok, Kataluniako procésari garapena eta babes sozial eta politikoa ematearen alde egotekotan

Eurolegebiltzarkide jeltzale Izaskun Bilbaok Pedro Sánchezi hitz eginez Europako Parlamentuan adierazi du bere nahia dela “hitz onak printzipio hauetan finkatutako oinarri eta bizikidetzaren aldeko apustu adoretsu bihur daitezela. Kontuan izan gaitzazu humanista eta europazalea denaren alde egitea erabakitzen baduzu, hori baita egokiena bizikidetza eta konponbideak eraiki nahi badira”.

Sánchezi babesa eskaini dio Izaskun Bilbaok, Kataluniako procésari garapena eta babes sozial eta politikoa ematearen alde egotekotan 16Urtarrila 16 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Europako Parlamentuaren Osoko Bilkuran hitz egin du gaur goizean Espainiako Gobernuburu Pedro Sánchezek, Estatu kideetako agintari gorenek Europako Batasunari buruzko ikuskera eta proposamenak adierazteko saioaren barruan. Euskal eurodiputatuak eztabaidan nabarmendu duenez “Hiritargoak espero du Batasuna baliagarri izatea”, hau da, aldarrikatu eta abian jarri behar duela “arimadun garapen ekonomikoa, pertsonetan oinarritua eta aniztasuna errespetatuko duena.Eredu hori atxikimendu borondatezko eta konbentzituaren bidez eraikia izan dadila”.

Europako proiektuaren hastapenetan, Talde Internazional Berriak izeneko haietan eta La Hayako Kongresuan bete zuen egitekoa gogoratu ondoren azpimarratu du jeltzaleek arestian esandako printzipio eta balore horiek aldezten dituztela “iragan mendeko 30. hamarkadatik aurrera” Europako Batasunaren oinarri diren aldetik. Abiapuntu horretatik -iragarri du- prest gaude gure Batasunari egonkortasuna emateko, lau erronkari aurre egin behar dien estatuaren barruan: garapen eredua eraldatzea,gizarte babes sistema indartzea, Europako balio erantsia duten proiektuen alde egitea eta elkarrizketa eta politika behar duten bizikidetza arazoak konpontzea”

ALDEko presidenteordeak era berean kritikatu du populismoa eta Espainiako presidentearengan antzeman duen borondatearekin alderatu du “sinplismotik aldentzeko borondatea erakutsi du, modako telepredikatzaileek 30 segundoko tarteetan saltzen dituzten errezeta ezagun eta alferrekoek baino itxura hobea duena”. Horregatik esan du berak nahiko lukeela “hitz onak printzipio hauetan finkatutako oinarri eta bizikidetzaren aldeko apustu adoretsu bihur daitezela, legez kanpo ezin den arren legearekin soilik ere ezin dela aintzat hartuz. Eta are gutxiago planteamenduak baliatzen badira arazo politikoa kausa penal bihurtzeko, Katalunian gertatu den bezala. Kontuan izan gaitzazu konplexu, enpatiko,humanista eta europazalea denaren alde egitea erabakitzen baduzu, hori baita egokiena bizikidetza eta konponbideak eraiki nahi badira”.

Interesatu Zaitez