Prentsa Aretoa

Berriak

2018/05/15

Ortuzarrek Europako erakundeei eskatu die “bakea balore goren gisa barneratzea, kapitalizatzea eta esportatzea”

EBBko presidenteak Sabino Arana Fundazioak Ostiral Santuko Akordioaren XX. urteurrenaren kariaz antolatu duen mintegian parte hartu du; jarraian, Sabin Etxean hartu du Bertie Ahern, Irlandako lehen ministro ohia

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handia.

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidente eta Europako Alderdi Demokratako presidente orde Andoni Ortuzarrek Europako erakundeei eskatu die gaur “bakea balore gisa barneratzea, kapitalizatzea eta esportatzea”. “Bakeak izan behar du Europako Batasunak mundu mailan izan behar duen ezaugarri nagusia, bere kontsumo ondasunik nagusiena. Europa da bakearen eta askatasunaren lehen esportatzailea, horren uste osoa dut nik”, baieztatu du jeltzaleen buruak Sabino Aranak eta Europako Demokraten Institutuak Ostiral Santuko Akordioaren XX. urteurrenaren kariaz antolatu duten mintegiaren irekieran. Topaketa honetan parte hartu dute,besteak beste, Bertie Ahernek, Irlandako lehen ministro ohi eta Ipar Irlandako bake prozesuaren eragilerik nagusienetakoak; Ipar Irlandako Bake eta Adiskidetzerako Europako Batasunaren Programaren arduradun eta gaur egun Irlandako gobernuak Kolonbiara bidali duen aholkulari berezi Patrick Colganek; eta Irlandako kontsul Rocco Cairak.

Ortuzarrek ekitaldiari hasiera eman dio Euskadik eta Irlandak partekatzen dituzten ezaugarriak gogoratuaz, “ez da bakarrik gure mendien berdea, gure kirol selekzioen berdea”. “Krisia atzean uzten ari diren gizarte bi dira”, “bi Estatutan banatuta dauden nazio bi”, eta “ azken mende hauetan gertakari tragikoak, gudak, zailtasun eta estutasun urteak eta mina ezagutu duten herri bi dira”. “ Terrorismoaren orbana barne”. “Gu gara, zoritxarrez, bertan sortutako fenomeno terrorista ezagutu eta sufritu dugun Europako azken herriak: IRA eta ETA”, esan du Ortuzarrek, eta bereziki gogoratu nahi izan ditu “gatazka biotako biktima guztiak, IRA eta ETAren jardunak eragindako min bidegabea sufritu zuten pertsona guztiak”.

Jeltzaleen buruak era berean baieztatu du irlandarrek eta euskal herritarrek “gure indarra, gure energia eta gure esperientzia” eskaini nahi dugula “Europa mundu mailan bake,askatasun eta demokraziaren esparru nagusi bihurtzeko erronka handiari ekiteko orduan. Mundu mailan bete behar duen eginkizuna topatzeko helburuarekin aldiro-aldiro psikoanalisiak egiteko duen joera horrekin, Europak mundu mailako bakea sustatzeko esparruan egin dezake gure zibilizazioak behar duen ekarpena. Apaltasun osoz,baina konplexurik gabe. Eta Euskadik eta Irlandak ekarpen handia egin dezakegu erronka honen alde. Gure eskarmentua gatazka egoeran dauden beste kultura eta sozietateei eskaini behar diegu, bakeaz jakin dakigulako. Jakin dakigu bakea egunez egun eraikitzen dela. Badakigu iraganari begiratu behar zaiola gertakaririk doilorrenak berriro gerta ez daitezen. Eta, jakin dakigu euskal hiritarrok eta irlandarrek etorkizunari ikuspegi optimistarekin begiratu behar diogula, adiskidetzea lortzeko partekatzen dugun helburua gogoan. Nik horrela izatea aldezten dut”.

Amaitzeko, Ortuzarrek EAJ-PNVren eta euskal gizarte osoaren oinarri europazale sendoak aldarrikatu ditu. Europar proiektu honek 2019an “berebiziko uneari” egin beharko dio aurre “maiatzarren 26ko Europako hauteskundeek bestelako egoera bat ekarriko dutelako”. Ez da Brexitaz ahaztu “Europar proiektuak ezagutu izan duen albisterik txarrenetakoa”, Batasun osoari eragiten diona, “baina oso bereziki Irlandari, erabat europar izan nahi duelako baina bere lurralde barruan irteteko eta Europara sartzeko muga eraikitzeko egoera eman liteke”. Presidente jeltzaleak,alabaina, mezu baikorra zabaldu nahi izan du eta errugbitik ateratako erreferentzia baliatu du, Irlanda mundu mailan kirol horren erreferenteetako bat delarik. “Errugbian baloi obala atzean daukazun kideari pasatu behar diozu talde gisa aurrera egin ahal izateko. Uste dut horixe dela Irlanda eta Euskadirentzat egon daitekeen metaforarik onena: batzuetan atzerako urratsak eman arren, eta Brexita halako bat da, ez daukat zalantzarik Irlandak eta Euskadik, europarrak biak, elkarrekin aurrera egiten jarraituko dugula, lantaldean, Europa deritzogun bake,askatasun eta demokraziazko proiektu hau eraikitzeko prozesu honetan”.

Jarraian, Ortuzarrek Sabin Etxean hartu du Bertie Ahern, Irlandako lehen ministro ohia, eta berarekin batzartu da hiru ordu laurdeneko tarte batez. Topaketan Euskadi eta Estatuko egoera politikoak aztertu dira, batetik, eta Irlandako Errepublikakoak eta Ipar Irlandakoak, bestetik. ETAren disoluzioaren ondorioz geratu den egoera ere izan dute hizpide. Izan ere, Ahern nazioarteko topaketetan izan zen Aieten (2011) eta Kanbon (2018). Lehen ministro ohiak Irlandako bake prozesuari buruzko azalpenak eman dizkio Ortuzarri. Brexita eta Irlandako lurraldean muga bat egiteko dagoen posibilitatea ere aztertu dute gaurko bileran.

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/05/25 08:30

Jokin Bildarratz

   Onda Vasca 

2018/05/25 08:30

José Antonio Suso

   Radio Vitoria 

2018/05/25 08:30

Itxaso Atutxa

   Bizkaia Irratia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA