Prentsa Aretoa

Berriak

2017/11/11

Ortuzarrek EAJren elkartasuna adierazi die “bide demokratikoetatik beren ideiak defendatzeagatik eta emandako hitza betetzeagatik auziperatuak eta espetxeratuak izan diren pertsonei”

EBBko presidentea eta Joseba Aurrekoetxea burukidea Bartzelonan izan dira gaur Kataluniako ordezkari instituzional, politiko eta sozialen gartzelaratzeak gaitzesteko egin den manifestaldian

rss Ezagutzera eman
Ortuzarrek EAJren elkartasuna adierazi die “bide demokratikoetatik beren ideiak defendatzeagatik eta emandako hitza betetzeagatik auziperatuak eta espetxeratuak izan diren pertsonei”

ARGAZKIA JAITSI

  • Andoni Ortuzar Bartzelonan
    2017/11/11

    ARTXIBOA JAITSI

ARGAZKI GUZTIAK IKUSI

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Andoni Ortuzar EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta Antolakuntza arloko burukide arduradun Joseba Aurrekoetxea gaur izan dira Bartzelonan Kataluniako erakundeetako, politika arloko eta gizarte mugimenduetako ordezkarien gartzelaratzea gaitzesteko egin den manifestaldian. Ortuzarrek azaldu duenez Aurrekoetxea eta bera Bartzelonara “Euzkadi Buru Batzarraren eta EAJ-PNV osatzen dugun pertsona guztien izenean” joan dira bi arrazoirengatik eta bi helburu lortzera begira. “Lehenengo eta behin, gure hurbiltasuna eta elkartasuna adieraztea une honetan auziperatuta eta hainbat kasutan gartzelaratuta aurkitzen diren pertsonei, egoera honetan daudelako ideiak bide demokratikoetatik defendatzeagatik, beren erantzukizun instituzionalak era legitimoan egikaritzeagatik eta hiritargoari eman zitzaion hitza betetzeagatik, hiritargo hori delarik Kataluniar herriaren burujabetasunaren benetako jabea". Jeltzaleen buruak aipatu duen bigarren zioa izan da “beste behin ere, baina kasu honetan Katalunian, gure gaitzespenik sendoena adieraztea 155. artikuluaren aplikazioari eta politikarekin egin den judizializazioari. Kataluniako egoera politikoa eta hemen bizi den gatazka politikoa ez baitiira konponduko eta ez dute irtenbidea aurkituko ez ebazpen judizialen bidez ezta gartzelaratzeen bidez ere, baizik eta elkarrizketa bidez, politika bidez, negoziaketa bidez eta, azken finean, askatasunez eta demokrazian Kataluniako hiritargoak adierazitako borondatea errespetatuta".

Ortuzarrek baieztatu du bere alderdiak gaur berresten duela “kataluniar eta euskal nazio errealitateak eta gizarte biek gure etorkizuna erabakitzeko dugun eskubidea aitortzea dela oinarririk onena etorkizunerako urratsak ematen hasteko. Katalunia eta Euskadi nazio bi gara, bakoitzak dauka bere bidea, baina biok batzen gaitu askatasun eta demokrazia nahi berberak”. 

Andoniren Bideobloga

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/11/21 12:30

Itxaso Atutxa

   Onda Cero 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr