Ortuzarrek “erokeria” jo du Senatuak “Autonomien estatuaren kontrako” jarrera izatea

EBBko presidenteak onartezin jo du PPkoek Madrilen Gernikako Estatutuaren kontra egitea, Euskadin “forutasunaren aitzindari” gisa agertzen diren bitartean

Ortuzarrek “erokeria” jo du Senatuak “Autonomien estatuaren kontrako” jarrera izatea 21Otsailak
2019
2019 OtsailaK 21 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EBBko presidente Andoni Ortuzarrek “erokeria” eta “lotsagabekeria” jo du atzo Senatuan Gernikako Estatutuan jasotzen diren eta bete gabe dauden transferentziak ez burutzea Espainiako gobernuari eskatzeko mozioaren bozketa, eta ohartarazi du benetan larria dela “Autonomien Espainia defendatu beharko lukeen Ganbera- beti esan delako Senatua bigarren irakurketarako Ganbera zela baina baita Espainia berriaren isla ere, hau da, Espainiar estatu deszentralizatu berriaren isla,- orain Autonomien estatuaren kontrako jarrera izatea”. Ortuzarrek azpimarratu duenez “benetako erokeria da” eta esan du horren adierazlerik eta “termometrorik onena” dela “Espainiako politika gaur egun murgilduta dagoen anabasa neurtzeko eta halako erokeriak egiteko gai direla ikusteko”.

ETB-2ko En Jake telebista saioan egin dioten elkarrizketan, Ortuzarrek onartezin jo du “PP bezalako alderdi bat, gero Euskadira datorrena eta forutasunaren eta autonomiaren aitzindari gisa aurkezten dena, bera izatea autonomia hori horma gisa erabiltzen duena autonomia horretatik beste toki batzuetara joan daitekeela pentsatzen dugunon kontra egiteko”. “PPk opariez hitz egiten du. Beraientzat legea 40 urte beranduago betetzea zerbait oparitzea da. Hori da Estatuaz duten ikuskera,erakundeez , nork agintzen duen eta agindupekoak nortzuk garen, hori da PP berriaren atzetik dagoena”, kritikatu du.

Zentzu berean, jeltzaleen buruak sinesgarritasuna kendu dio Espainiar eskuindarreko alderdien artean hiruko talde bat eratzeko eman daitekeen aukerari. “Ez dut tripartito horretan sinesten. Ulertzen dut tripartito horretatik esan nahi izatea tripartitoa datorrela eta ulertzen dut beste alderdikoei, Sánchezi, `ni edo tripartitoa´ esaten hastea. Baina nik ez dut uste tripartitoa egingo denik”. Ortuzarren esanetan “seguruenik” gertatuko dena da gaur egun daukagunaren antzeko gauza. “Eta halako gauzak oso onak dira bakoitza non kokatzen den argitzeko. PP Autonomien estatuaren kontra kokatu da eta orain sinestarazi nahi digu Autonomia Estatutua osatzea dela Euskadiri eskuduntzak oparitzea”. “Oparitu, zer?” Galdetu du euskal politikariak; “egin behar dutena da duela hogeita hamar urtetik gora burutu behar zen transferentzia behingoz egitea”.

Amaitzeko eta Gobernu berri baten balizko aliantzez galdetuta, Ortuzarrek baieztatu du legealdi honetan erakutsi dela “azkenean, erdian geunden alderdi txikiak erabakigarrienak garela. Erakutsi du polarizazioak ez duela funtzionatzen eta, zorionez, Estatua horren artifizialki eraiki nahi duten bloke horiek baino anitzagoa dela”.

Interesatu Zaitez