Aberri Eguna 2018 - Jaia Iruditan

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/06/07

Ortuzar Kongresu eta Senatuko Talde jeltzaleekin batzartu da parlamentuetan eramango duten estrategia berria diseinatzera begira

EBBko presidentea ordu bete eta erdiko denbora tarte batez batzartu da Goiko eta Beheko Ganberetan ordezkaritza jeltzalea osatzen duten hamaika pertsonekin

rss Ezagutzera eman
Ortuzar Kongresu eta Senatuko Talde jeltzaleekin batzartu da parlamentuetan eramango duten estrategia berria diseinatzera begira

ARGAZKIA JAITSI

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea gaur goizean batzartu da Madrilen, Diputatuen Kongresuan eta Senatuan EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak taldeak osatzen dituzten hamaika emakume eta gizonekin. Bileraren helburua izan da iragan astean PSOEk Mariano Rajoyren kontra aurkeztu zuen zentsura mozioak aurrera egitea lortu zuenez geroztik eta Pedro Sánchez Espainiako gobernuko presidente bihurtu ondoren ireki den etapa politiko honetan talde jeltzaleak Kongresuan eta Senatuan eramango duen estrategia diseinatzea eta adostea. Inguruabar honek egoera berria ekarri du Kongresuan eta Senatuan. Oreka eta aliantza berriak bilatu beharko dira eta ordezkari jeltzaleek helburu bakarra izango dute: euskal herritarren interesak defendatzea. Hori izango da, orain arte bezala, jeltzaleek Madrilen duten ordezkaritzaren eguneroko lana gidatuko duen irizpide nagusia.

Topaketa gaur goizean egin da Euzko Abertzaleak Taldeak Diputatuen Kongresuan dauzkan bulegoetan, eta ordu bete eta erdiko tarte batez luzatu da. Bileran izan dira hurrenez hurren Kongresuko eta Senatuko bozeramaile jeltzale diren Aitor Esteban eta Jokin Bildarratz.Beraien ondoan izan dira Idoia Sagastizabal, Mikel Legarda, Joseba Agirretxea eta Iñigo Barandiaran diputatuak eta María Eugenia Iparragirre, Nerea Ahedo, María Dolores Etxano, José María Cazalis eta Victoriano Gallastegi senatariak.

Goizeko lehen orduan, Andoni Ortuzarrek elkarrizketa eskaini dio Antena 3 Televisión telebista kateari eta bertan galdetu diote EAJ zentsura mozioaren alde bozkatu izanagatik zigortzeko PPk Senatuan aurkez ditzakeen zuzenketez, Euskadirentzako adostu,izenpetu eta onartu diren inbertsioak arriskutan egon daitezkeela gogoan izanik: “Ematen du PPko senatari batzuek beren frustrazioa arindu nahi dutela EAJri zaplaztekoa emanaz. Hori marka! Beraiek Aurrekontua saldu zuten Euskadirentzako eta Espainiarentzako onena zela esanez. Zergatik aldatu behar dute orain? Mendeku goseagatik?” galdetu du jeltzaleen buruak. “Guk ez dugu aurrekontuei buruzko akordioan ezarritako ezer urratu. Ez zegoen beste klausularik. Hala eta guztiz ere, bai uste dut Aurrekontuen zatirik handiena babestuta dagoela eta ez dut uste PPk Senatuan hankaz gora jarriko duenik. Ezer egitekotan, EAJri zaplaztekoa eman nahiko diote,baina euskal herritar guztien aurpegian emango digute EAOak ez direlako EAJrentzat, Euskadi osoarentzat baizik”, ohartarazi du. Halarik ere, Ortuzarrek espero du PPren maniobra Beheko Ganberaren azken izapidean ezerezean geratzea, sen on apur bat erakusten badute behintzat. “Aurrekontuak Kongresura iristen direnean aldarazpen batzuk ekarriko dituzte eta ikusiko dugu Podemosek zer jarrera erakusten duen. Koherentzia eskatzen diogu: Aurrekontuari `ezezkoa´ eman bazion oso txarra zelako, seguru PPren zuzenketak are okerragoak izango direla”.

Aitor Estebanek hedabideek eginiko galderak erantzun ditu Bozeramaileen Batzordera sartu aurretik. PPk EAJren kontra mendeku gosez 2018ko Aurrekontuen azken izapideetan egin lezakeenaz galdetuta, bozeramaile jeltzaleak zera baieztatu du: “gure konpromisoak zehatz-mehatz bete ditugu PPrekin adostutako akordioa aurrekontuetarako baino ez zelako”. Zentzu berean Estebanek aitortu du ez zekiela Kongresuan Aurrekontuak onartu eta hurrengo egunean `Gürtel auziaren´ epaia ezagutuko zela eta egun bat geroago Pedro Sánchezek zentsura mozioa aurkeztuko zuela. Edozein kasutan, Estebanek baieztatu du ez dagoela “kezkatuta” PPk Senatuan egin lezakeenarekin eta gaineratu du EAJko ordezkariek “egoki jotzen dutenaren arabera” jardungo dutela.

Jokin Bildarratzek ere zuhurtziaz hitz egin du Talde Popularrak Senatuan Aurrekontu Orokorrei aurkeztuko dizkien zuzenketak datorren astelehenean ezagutu arte. Senatuko bozeramaile jeltzaleak aurreratu du “euskal gizarte osoa kaltetuko luketen” aldaketen kontra egongo dela eta berretsi du EAJk Euskadiren interesak defendatzen jarraituko duela: “Aurreko gobernuarekin egin genuen eta berdin egingo dugu oraingo honekin ere”.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/10/22 08:30

Aitor Esteban

   Euskadi Irratia 

2018/10/24 09:00

Andoni Ortuzar

   TVE-1. Los desayunos de TVE 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA