Prentsa Aretoa

Berriak

2018/04/26

Ortuzar: “Gaur atzo baino hurbilago dago 155a indargabe geratzea, gaur atzo baino urrunago geratu da Ciudadanos Moncloara iristea”

EBBko presidenteak baieztatu duenez Rajoyrekin osoko zuzenketak ez babesteko adostu duen akordioak “Kataluniako alderdiek Govern-a behar duten denbora ematen dute” eta “milaka pentsiodunen egoera arintzen laguntzen du”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

“Gaur atzo baino hurbilago dago 155 a indargabe geratzea, eta gaur atzo baino urrunago geratu da Ciudadanos Moncloara iristea. Eta, horren erdian, pentsioei buruzko akordioa. Jabetuta gaude pentsio sistemak are erreforma sakonagoa behar izanaz, baina akordio honek milaka pentsiodunen egoera arintzen laguntzen du eta alderdi politikooi bi urte eman dizkigu mahai baten inguruan eser gaitezen eta pentsio sistema bidezko,nahiko eta iraunkorra nola berma dezakegun pentsa dezagun”. Hala baloratu du Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak Espainiako gobernuari pentsioen hobekuntza nabarmenerako eta Katalunian Govern-a eratu bezain laster 155. artikulua indargabe uzteko eta elkarrizketa politikoa irekitzeko atera zion akordioa. Onda Vasca eta Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketa banatan,jeltzaleen buruak euskal hiritargoari azaldu nahi izan dizkio EAJ-PNV jarrera hori hartzera eraman dituen arrazoiak.

Alderdi politikotik, Ortuzarrek baieztatu du EAJ-PNVk Aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketei baietza eman izan bazien, gaur bertan, Espainiako politikan, ezegonkortasun handia eragingo zela. “Hartu dugun erabakiari ez diogu ezer txarrik antzematen. Kataluniarentzako denbora irabazi dugu,behar dutelako. Guk egunero hitz egiten dugu Kataluniako alderdi soberanistekin eta jakin dakigu zertan dabiltzan eta zer behar duten, eta lagundu ahal diegun guztian, laguntzen saiatzen ari gara. Denbora irabazi dugu bizitza politikoa normalizazio bidean sar dadin. Eta udazkenean Ciudadanos Moncloara iristea saihestu dugu”, baieztatu du. “Ciudadanosek oso zikin aritu da azken 72 orduetan, PPrekin Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko akordioa adostu duen alderdi bakarra zen arren, barru-barrutik nahi zuena Aurrekontuak ez ateratzea zen, Espainiako hauteskundeak egitea interesatzen zaiolako une honetan, inkestetan gorenean dagoenean. Eta, beren kalkuluen arabera, horrek Moncloara eramango zuen zuzen-zuzenean. Ahaleginak egin ditu handik eta hemendik oztopoak jartzeko eta EAJ deseroso jartzeko eta gaitasungabetzeko,baina gu ez ginen atzo goizean jaio eta jakin badakigu nola egin behar dugun”, esan du Ortuzarrek “Riverari gerria apurtu genion atzo” adierazi ondoren. Jeltzaleen buruak uste osoa dauka Kontuei aurkeztu zaizkien osoko zuzenketak onartzekotan hauteskunde orokorrak epea bete arte baino lehenago deituko zirela. “Denok ezagutzen ditugu Aurrekonturik ez izateak dakartzan ondorioak eta, Espainiako egoera politikoan, udazkenean hauteskundeak egingo ziren. Argi dago. Ez dago beste aukerarik. Rajoyk nola biziraungo zuen Aurrekontu gabe?. Ezingo zuen legerik atera, ezta dekretuen baliozkotzea ere”.

Jeltzaleen erabakian, Ortuzarrek berretsi duenez, oso presente egon da Kataluniako egoera politikoa, eta bere alderdiak bide horretan lagundu nahi duela esan du. “Kataluniari zertan datorkio txarto akordio hau? Ezertan ere ez. Hiruzpalau aste irabazi ditugu. Alderdi soberanistek epe hori daukate Govern-a eratzeko eta 155a indargabetzea geratzea lortzeko, Rajoyk hitzeman bezala. Kontuak Kongresuan onartuko ez balira, Espainiako estatuan eragingo zen egonkortasun ezak ezinezko egingo zuen Katalunian edozein mugimendu egitea. Gaur alderdi soberanistek parentesi hori daukate”. EBBko presidenteak azpimarratu du atzo lortu zen akordioak ez dituela jeltzaleak Kontuak onartzera derrigortzen. “Gure babesa ez dago konprometituta. Guk esan genuen 155arekin ez garela eseriko eta berdin jarraitzen dugu. Ez ditugu Aurrekontuak negoziatu. Osoko zuzenketak ez onartzeko bi baldintza jarri genituen eta Espainiako gobernuak osorik onartu zituen biak”.

Jeltzaleen buruak gaineratu duenez “Aurrekontuei buruzko azken erabakia Katalunian gertatuko denaren arabera hartuko dugu. Jabetzen gara 155aren aplikazioa hainbat gauzari lotuta dagoela. Ikusiko dugu nork eta zer egiten duen eta bere aldetik zer jartzen duen gauzak gerta daitezen, eta ikusiko dugu nork egiten ez duen. Eta Presidentea eta Govern-a egon dadin nor mugitzen den eta oztopoak nork jartzen dituen eta atzerapena nork eragiten duen. Orduan, hurrengo asteotan gertatuko denaren arabera, gure jarrera politikoa modulatzen joango gara. Lehen dena zegoen Estatuko gobernuaren eskuetan,baina orain soberanistek ere daukate mugitzeko aukera bat. Eta beraiek erabaki beharko dute gobernua nahi ote duten eta zer baldintzatan nahi duten. Azkenean, beren erabakia hauteskundeak deitzea bada,beren erantzukizuna izango da. Ematen du ez dutela hauteskundeetara joan nahi eta presidentea aukeratu eta Govern-a eratu nahi dutela. Guk daukaguna da Rajoyren konpromiso irmoa, hori dena gertatu bezain laster, 155a indargabe geratuko dela. Aste hauek izango ez bagenitu, ezin zatekeen halakorik gertatuko”.

Pentsioei buruzko akordioaz eta erretiratuen aldarrikapenez galdetuta, Ortuzarrek ondorengo hausnarketa egin nahi izan du. “Ez diot neure buruari dominarik jarri nahi, egin duguna bidezkoa delako, oparia ez delako, baina uste dut EAJ busti egin dela eta bere aldetik jarri duela. Guk logiko jotzen dugu pentsioek,soldatek bezala, KPIaren mailan egon behar dutela, haren arabera igo behar direla. Akordio honek jendea kalera atera zuten aldarrikapenen zati handi bat betetzen du”. Pentsioen gaineko akordioa eznahiko jotzen dutelako kritiko atertu direnen adierazpenez galdetuta, Ortuzarrek argi eta garbi hitz egin nahi izan du “Akordio hau desprestigiatzen saiatzen diren horiek, duela 15 egun adostu dugun berbera aldarrikatzen zuten,Eusko Jaurlaritzan eskatzen zuten eta pentsiodunei laguntzeko deietan aldarrikatzen zuten…. Mugimendu hau hasi zuten hasierako adierazpenak eta atzoko akordioa irakurtzen badira, oso antzekoak dira, kopia bat direla ez esatearren. Gero beste aldarrikapen batzuk egin dira, eta nik errespetatzen ditut, baina ez ziren hasierakoak eta gaur egun horiek ezin dira negoziatu aurrekontuei buruzko negoziaketan. Nik pentsiodunei konfiantza pixka bat eskatuko nieke, horren gai konplexuak inflexio puntua izatea lortu dugulako, eta uste dut hemendik aurrera etorkizunerako pausu batzuk eman daitezkeela. Lortu duguna da hurrengo urte biotan hasierako aldarrikapena,hau da, pentsioak ez debaluatzea, bete dadin. Uste dut akordio ona dela baina, era berean, etorkizunerako hobekuntzak behar ditu”.

Ortuzarrek eragile batzuek pentsiodunen mobilizaziotik atera nahi duten probetxuaz ohartarazi nahi izan du, eta seinalatu egin ditu “kolektibo honen ustezko bozeramaile batzuek militatzen duten alderdiak” . “Pentsiodunek aldarrikapenak egiteko,kalera irteteko edo irteteari uzteko askatasuna izan behar dute. Akordio hau neur dezatela. Nik uste dut alderdi objektibotik ere ona dela, eta jakin dakigu ez dela prozesuaren azkena. Alderantziz, erreformarako hasiera da, pentsioen sistemarekin gertatu den anabasa gerta ez dadin eman beharko ditugu urratsena”.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/09/25 11:00

Itxaso Atutxa

   Bilboko Herri Irratia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA