Aberri Eguna 2018 - Jaia Iruditan

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/10/10

Mikel Legardak Barne Ministroari erreklamatu dio “Martuteneko espetxearekin zerbait egitea edo eskuduntza EAEra transferitzea, guk geuk egin dezagun”

Grande-Marlaskak konfirmatu du Zubietan espetxe berri bat eta Gizarteratze Zentro bat eraikiko direla, baina Diputatu Jeltzaleak gaitzetsi dionez “13 urte geroago itxiera datarik gabe jarraitzen dugu; denetatik esan digute eta ez da ezer ere bete”

rss Ezagutzera eman
Mikel Legardak Barne Ministroari  erreklamatu dio “Martuteneko espetxearekin zerbait egitea edo eskuduntza EAEra transferitzea, guk geuk egin dezagun”

ARGAZKIA JAITSI

Mikel Legardak EAJ-PNVren Euzko Abertzaleak legebiltzar taldeko barne gaietarako bozeramaileak Grande-Marlaska Ministroari erreklamatu dionez “egin ezazue zerbait Martuteneko espetxerekin edo,bestela, eskuduntza EAEren ardurapean jar ezazue, guk egin dezagun”.

Kontrol bilkuran hitz egiteko izan duen tartean, Legardak azaldu du 2005ean Donostiako Udalak eta Barne Ministerioak Martuteneko espetxea ixtea adostu zutela garai hartan “zaharkituta daudelako desagertu behar duten espetxeen zerrendan zegoelako eta gizarteratze eta berrezitze helburuen kontzeptua auzitan jartzen zuelako”. “ 13 urte geroago eta Gobernuek denetatik esan ondoren, ezer ere ez da bete. 2005an bezala jarraitzen dugu baina are okerrago”, deitoratu  dio Marlaskari.

Legardak adierazpen hauek Osoko Bilkuran egin ditu Grande-Marlaska Ministroak SIEPSE Martuteneko espetxearen itxiera eta Zubietan espetxe berri bat eta Gizarteratze Zentro berri bat eraikitzea jasotzen duen Plana egiten ari dela iragarri ondoren. Dena dela, Ministroak ez dio Martuteneko espetxearen itxierari datarik eman nahi, zentro hori Estatuko zaharrenetako bat den arren (Francok inauguratu zuen). Legardak era berean gogoratu du “madrildarrentzat Carabanchelek bezain izen txarra duen” espetxea dela  hantxe euskal abertzaletasuna erreprimitu zelako, eta  Donostiako Udalak behin eta berriz egin duen aldarrikapenarekin bat eginik esan duenez “hirigintzan ere kalte handia egiten du, kokatuta dagoen auzoari hedatzeko aukera kentzen diolako”.

Horregatik guztiagatik, Legardak Ministroari deitoratu dio 13 urte geroago ez dituela zalantzak argitu eta ez duela Martuteneko espetxea ixteko datarik zehaztu. Eta Espainiako Gobernuari esan dio “ezer egiterik ez badu edo ezer egin nahi ez badu” espetxeen eskuduntza EAEren ardurapean jar dezala Gernikako Estatutuaren 12.1. artikuluak ezartzen duen bezala, Euskadiko erakundeek egin beharrekoa egin dezaten. “Baina, mesedez, ez ezazue nekazariaren txakurrarena egin, ez duelako egiten ezta egiten uzten ere”, amaitu du.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/10/24 09:00

Andoni Ortuzar

   TVE-1. Los desayunos de TVE 

2018/12/03 09:30

Andoni Ortuzar

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA