Mikel Burzako burukidea Telavira bidaiatuko da Georgiak izango duen lehen presidente andre Salomé Zurabishviliren kargu-jabetze ekitaldian parte hartzera

Salomé Zurabishvili andrea presidentetzara eraman duen Amets Georgiarra alderdiaren eskutik, Georgiak Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundeari (OTAN) eta Europako Batasunari begiratuko die nagusiki. Zentzu honetan, Europako Alderdi Demokratak, zeinen Kontseilu Politikoan Mikel Burzako jeltzaleak ere parte hartzen duen, eta Amets Georgiarra alderdiak zeregin garrantzitsua izan dezakete hurrengo urteotan, erreferentziazko alderdi politikoak diren aldetik eta herrialde horretan lehentasunezko jotzen diren Europako gaien inguruan bat egitera begira.
Mikel Burzako burukidea Telavira bidaiatuko da Georgiak izango duen lehen presidente andre Salomé Zurabishviliren kargu-jabetze ekitaldian parte hartzera
14 Abendua | EBB

EAJ-PNVren EBBko Kanpo Ekintza gaietarako burukide eta Europako Alderdi Demokrataren Kontseilu Politikoko kide Mikel Burzako, igandean, abenduak 16, Telavira bidaiatuko da Salome Zurabishvili Georgiako presidente hautetsiaren kargu-jabetze ekitaldira, Amets Georgiarra alderdiak gonbidatuta. Zurabishvili Georgiako Kanpo Harremanetako ministro izan da, Iranen kontrako Zigorren Batzordean Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseilura doazen Adituen Taldeko koordinatzailea ere bai eta, orain arte, Georgiako Parlamentuan diputatu.

1996an, Eusko Jaurlaritza Georgiara bidaiatu zen lehen aldiz. Bisita haren ondorioz sortu zen Ertoba euskal-georgiar Elkartea ( georgiar hizkuntzan “batasuna”). Erakunde hau EAEko hiru hiriburuetan aurkeztu zen Herri bien arteko batasuna finkatzea xede. Harreman hori eguneratzeko eta sendoago egiteko, Burzako Salomé Zurabishviliren kargu-jabetze ekitaldira joango da. EAJ-PNVk eta Amets Georgiarrak asmo europazale argi eta sendoa partekatzen dute eta,zentzu horretan, oso eginkizun garrantzitsua daukate Europako Alderdi Demokrataren baitan.

Burzakok baieztatu duenez “euskal herria eta georgiar herria lotzen dituen harremanak aspaldikoak dira, historikoak. Ez bakarrik euskara eta georgiarraren artean dauden loturengatik eta horren eraginez dauden harreman kulturalengatik”. Bilbo, Vitoria-Gasteiz eta Donostiako udalak 80. eta 90. hamarkadetan senidetu ziren Georgiako hiri handienekin,hau da, Tiblisi, Kutaisi eta Batumi hiriekin. Halaber, Georgiako alderdiko ordezkariak Forondan izan ziren irailean EAJ-PNVk ospatu zuen Alderdi Egunean.

Argazki oina: Mikel Burzako eta Irakli Kobakhidze, Georgiako Legebiltzarreko Presidentea 

PARTEKATU