Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

Berriak

2019/02/14

Josune Gorospe: “Premiazko aurrekontu-neurriei buruzko hiru legeak onartuta, euskal gizarteak irabazi du”

Josune Gorospe legebiltzarkideak salatu egin du EH Bilduk lege proiektuen bozketan parte ez hartzeko erabakia. “Jarrera horrek ez ditu arazoak konpontzen. Ezezko sistematikoak politika kolapsatzea ekar dezake”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Legebiltzarraren bilkurak onetsi egin ditu gaur Eusko Jaurlaritzak egindako hiru lege proposamenak: langile publikoen soldatak igotzekoa, DSBE igotzekoa eta ikastetxe kontzertatuen finantzazioa handitzekoa. EAJ-PNVk txalotu egin ditu hiru neurriok, “arduratsuak eta erabat beharrezkoak baitira”, izan ere aurrerapena, ongizatea eta bizitza kalitatea ekarriko dute. “Hiru lege horiek onartuta, euskal gizarte osoak irabazten du. 15.000 familiarentzako onura ekarriko dute, eta bereziki, sektore ahul eta behartsuenetako batzuek”, baieztatu du Josune Gorospe parlamentariak, eta eskerrak eman dizkio Pedro Azpiazu Ogasun sailburuari, negoziazio-prozesu osoan egindako lanagatik. “Politika da herritarrei ematen diegun zerbitzua hobetzea eta arazoei erantzunak ematea. Zuk, sailburu, eta Jaurlaritza osoak, erakutsi duzue arduraz, umiltasunez eta errespetuz jarduten dakizuela, gizarte osoaren interesak jartzen dituzuela beste edozeren gainetik. Nire taldetik eskerrak ematen dizkizugu eta animatu nahi zaitugu aurrerapenaren eta ongizate sozialaren alde lanean jarrai dezazun”.

Ostera, oposizioko taldeek euskal exekutiboaren jarduera oztopatzeko saiakerak aipatu ditu Gorospek. Salatu du “formetan galdu direla muinaz ez hitz egiteko, eta hori ez da serio aritzea”. Gorospe ziurtatu duenez, baldin eta Jaurlaritzak hasieratik hiru lege proiektu aurkeztu izan balitu, “orduan ere leporatuko liguketela tranpak egitea eta iruzurti izatea, Otegik noiz edo noiz esan digun moduan”.

Legebiltzarkide jeltzaleak defendatu egin du Azpiazuk erabilitako prozedura “legala, zilegia eta ohikoa” Premiazko Aurrekontu-Neurrien Lege Proiektua aurkezteko. “Ganberako zerbitzu juridikoen onespena izan zuen formak. Legala zen eta da, aurrekariak ditu bai hemen, bai beste eremu instituzionaletan. Antza, norbaitek pentsatu du argumenturik ez duenez, hobe duela zarata egin”.

EH Bilduren jarrera

EH Bilduk bozketetan parte ez hartzea erabaki du. Horren aurrean, Gorospek koalizio abertzaleari eskatu dio aldatu ditzala bere lan-dinamikak, euskal politika ez dadin kolapsatu eta Espainiako zaratak eta gatazkak ez dezan gurea kutsatu; elkarlanerako jarrera eta lana positiboki, horixe eskatu dio, Herri honek eta bertan bizi direnek ongizate gehiago izan dezaten. “Ohituta gaude EH Bilduren ezezko sistematikoetara, zarataren eta gehiegikeriaren logikara. Herritarrak ez datoz bat logika politiko horiekin, eta gainera, euskal politika geldiaraztera eraman gaitzake. Ez du uzten harreman politikoak onbideratzen, eta ordezkatzen dugun gizarteari ez diote aurrera egiten uzten”. Dinamika horiek aldatu nahi baditugu, gaineratu du Gorospek, alderdiak mugitu egin behar dira, “ezkerrera, eskumara edo zentrora, oreka galdu gabe, baina ezin gara guztiok beti leku berean geldirik egon. Aurrerapauso bat eman beharra dago eta politika egiteko modu zaharrak gainditu. Herri honek bere arazoak dauzka eta ezezko sistematikoak ez du balio horiek konpontzeko”. 

Bere hitzaldian, Gorospek adierazi duenez, azken asteotan argi geratu da EH Bildu eta Elkarrekin Podemos elkarri begira dihardutela, batak bestearen jarduera politiko eta instituzionala ikuskatzen diharduela, kezka baitute bietako nork lideratuko duen oposizioa eta eurek “euskal ezkerra” diotena. Borroka horrek gogora dakarkigu, gaineratu du, Stalin eta Troskyren arteko Lenin hil ondorengo lidergorako gatazka. “Aurtengo lasterketa Elkarrekin Podemosek garaitu du, EH Bilduri posizioak irabazita. Iaz PP izan zen. Non dago EH Bildu?”, galdetu du. “Maximalismoaren errailean, geldirik, mugitzeko keinuak egin bai, baina geldirik. Eta, noski… mundu guztiak hartzen dio aurre”.

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA