Prentsa Aretoa

Berriak

2018/11/29

Josune Gorospe: “EH Bilduk erabaki behar du pankartan jarraitu edo, konpromisoz, arduraren eremura jauzi egin”

EAJ-PNVk balioetsi egin du koalizio abertzalearen erabakia, aurrekontu proiektuari osoko zuzenketa ez aurkeztekoa. Izan ere, horren ondorioz, negoziazioak jarraituko du. Hori bai: gogoratu dio proposamena eskumenen mugetara eta muga ekonomikoetara doitu beharko dela. “Jarrera maximalisten ondorioz, aurrekontu gabe geratu gaitezke. Eta aurrekontu hauek onuragarriak dira kolektibo behartsuenentzat, beren bizi-baldintzak hobetuko dituzte”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Josune Gorospe legebiltzarkide jeltzaleak balioan jarri du EH Bilduren erabakia, datorren ekitaldirako aurrekontuei osoko zuzenketa ez aurkeztekoa. “Horrek esan nahi du dagoeneko ez daukala proiektu osoa txarra dela esateko arrazoirik”. Aurrekontua ona da, gaineratu du, eta hobetu daiteke, negoziazioan zehar koalizio abertzaleak egin ditzakeen ekarpenez. “Oreka-puntua aurkitu beharra daukagu, Eusko Jaurlaritza mahai gainean jartzen ari den eskaintzen eta EH Bilduk egiten dituen eskarien artean, baina betiere eskumenen eta finantzen mugen baitan”.

Osoko Zuzenketa ez aurkezteak errazten du elkarrizketek jarraitzea, baina kontuak onartzeko datak gainera datoz (abenduaren 11n bozkatuko da proiektua Jaurlaritzari itzultzen zaion ala ez). Hori dela eta, EAJ-PNVk EH Bilduri eskatu dio erabaki politikoa har dezan, Legebiltzarrean oposizio probetxugarria izan ala ez. “Aurrekontu ona da, hobetua, eta onuragarria kolektibo askorentzat. EH Bilduk erabaki politikoa hartu behar du: ezetzean eta pankartan jarraitu, edo ardura instituzionalaren eremuan konpromisoa hartu eta gizarteak aurrera egiten lagundu”, adierazi du legebiltzarkide jeltzaleak. Gorospek gogoratu du negoziazioak beti direla galerak berekin dituzten arrakastak, eta hortaz, posizioetan malgutasuna izan beharra dagoela. “Aukera bakarrak baldin badira edo den-dena edo ezertxo ere ez, horrek arriskua dakar: azkenean uko egitea pertsona askoren bizi-baldintzak hobetuko dituzten aurrekontuei. Hobekuntzak lortu ditugu Diru-sarrerak Bermatzeko Errentan, pentsiodunen egoeran edo enpleguan. Lortutakoa alferrik ez izatea espero dugu. Bestela, gizartearen ongizatea hobetzeko aukera galduko genuke”. Gorospek koalizio abertzaleari gogoratu dio EAJ-PNVk babesa eman ziola, Gipuzkoan, Martin Garitanoren foru gobernuak aurkeztutako aurrekontuei. “Oposizioko lehen alderdia ginen, oposizioko alderdi indartsua, eta foru erakundeko kontuak onartu genituen, arduragatik eta herritarren interesak lehenetsiz”.

EAJ-PNVren ordezkariak berretsi du EH Bildurekin akordio batera heltzeko erabat prest daudela EAJ-PNV eta Eusko Jaurlaritza, baina elkarrizketa guztietan mantendutako printzipioari eutsiz: negoziazioa esparru batzutara doitu behar da. “Gure eskumenekoak ez diren gauzak eskatzen jarraitzen badute, edo muga finantzarioak gainditzen badituzte, ez da posible izango. Ezin gara pentsioen eremuan sartu, ez delako gure eskumena, eta ezin dugu bete beste erakundeek egiten ez dutena. Pentsioak igotzea defendatu dugu Madrilen, eta han egin behar du Bilduk eskaera. Komunitate bat gara, bakarra, 15.000 alargun eta pentsiodun laguntzen dituena zailtasun ekonomikoak izateagatik, eta horretara bideratzen ditugu 50 milioi euro inguru. 

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/12/15 11:30

Joseba Egibar, Markel Olano. Gipuzkoako EAJ-PNVren Herrialde Batzarra

   Kursaal Jauregia. Donostia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA