Prentsa Aretoa

Berriak

2018/07/06

Joseba Egibar: “Lan emankorra izan da, eta aukerak daude etorkizunean akordio zabalagoak lortzeko”

Autogobernua eguneratzeko Ponentziak gaur amaitu ditu etorkizuneko Estatus Politikoaren oinarri eta printzipioak adosteko lanak. Irailean aditu batzorde bati eskatuko dio testu artikulatua idazteko

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Azken bi kapituluak onartuta –bata eskubide sozialei buruzkoa eta bestea Europar Batasunarekiko eta nazioarteko beste organoekiko harremanei buruzkoa-, eta Erreformaren izenburua eta Xedapenak ere onartuta, lan “emankorreko” fase bat amaitutzat eman du Joseba Egibar bozeramaile jeltzaleak. “Azken asteotan hainbat kapituluren inguruko gogoetak egin eta adostasunak lortu ditugu. Fase emankorra eta positiboa izan da itxi berri duguna, argitasuna eman baitiegu kontzeptuei, eta argitasuna eman ere espainiar Estatuarekin izan nahi dugun harremanari”. Zehaztu duenez, ez dago independentziarako planteamendurik, baizik eta bizikidetza politikorako esparru berri bat, oinarrituko dena errespetuan eta aldebikotasunean. Horretarako, egungo esparru juridikoa errespetatuz, berdinen arteko harreman berri hori nola egituratzen duen definizio zehatz bat jasoko da.

Oinarriak prest daude, irailetik aurrera jurista batzordeari igortzeko. Batzorde horren eginkizuna izango da testu artikulatu berria idaztea, Legebiltzarrera itzuliko dena, lege-proposamen gisa. “Une horretara iristen garenean, proposamenaren edukiaren bat egiten duten taldeek sinatu egingo dute, tramitazioari ekiteko. Hortik Aurrera, zuzenketa partzialen eztabaidan sartuko gara, eta horrek aukera emango du gaur arte posible izan ez denari aurrerago bide emateko”.

Bozeramaile jeltzalearen ustez, orain arte lortutako adostasunak zabaltzeko garaia da. “Garaiz gaude etorkizunean akordioak lortzeko, eztabaiden funtsei heltzen badiegu nork berean tematu beharrean”. Hori dela eta, zalantzak azaldu ditu Alderdi Sozialistak Ponentziaren bileretan izandako jarreraren inguruan. “Boto partikularra aurkeztu du, berak bakarrik, aukera zuenean akordio batekin bat egiteko edo, gutxienez, deliberazio batekin”. “Lortutako adostasunak islatu egin dira, hor daude, gerturatu nahi duenarentzat. Baina ekidin egin dituzte. Atzo bertan, EH Bildurekin eta Elkarrekin Podemosekin atal bat itxi genuen, gizarte eskubideei dagokiena; guztiok egin dugu gerturatzeko saiaera, eta horretan ari ginela, PSE-EEk boto partikularra aurkeztu zuen prentsaurrekoan. Boto partikularraren epigrafe horietan tematzen denean, akordioetara iristeko aukerak galtzen dihardu”, adierazi du. Hala ere, itxaropenez ikusten du etorkizuna, gaur lortutako akordioak zabaltzeko aukeraren aurrean.

Estatutu Politiko berriaren akordio eta printzipioen edukia honako atal hauetan dago egituratuta: hitzaurrea, atariko izenburua, eskumenak (autogobernu boterearen funtsa), subjektu politikoaren botereak, ogasuna eta ondarea, eskubideak eta betebeharrak, harremanak EBrekin, Estatutuaren erreforma eta xedapenak. Testu horiek, talde batzuek erregistratutako boto partikularrekin batera, Ponentziak izendatutako juristei emango zaizkie; euren eginkizuna izango da egitura juridikoa ematea. Testu artikulatu hori Legebiltzarrera itzuliko da, edukiarekin bat egiten duten taldeen izenean Lege Proposamen gisa erregistratuta. Une horretan, Autogobernuaren etorkizunerako erabakiorra izango den lan-fase berri bati ekingo dio Ponentziak: lortutako adostasunak zabaltzea.

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/07/19 09:00

Andoni Ortuzar

   Radio Euskadi 

2018/08/07 09:00

Jokin Bildarratz

   Radio Euskadi 

2018/08/20 09:00

Itxaso Atutxa

   Radio Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA