Prentsa Aretoa

Berriak

2018/04/26

Joseba Egibar: “Katalunian 155aren aplikazioa desaktibatzeko lanean jarraituko dugu”

Bozeramaile jeltzaleak ziurtatu duenez, Aurrekontu Orokorren akordioaren bidez pentsio guztiak igotzea barne, EAJ-PNVk eutsi egiten dio Katalunian 155. artikuluaren aplikazioa desaktibatzeko beharrari. Izan ere, alderdiak horren menpe jarri du espainiar Gobernuarekin Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko edozein negoziazio

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Joseba Egibarrek, jeltzaleen bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean, baieztatu du Euzko Alderdi Jeltzaleak “azkar eta malgutasunez” jokatu duela Raxoiren Gobernuarekin akordio bat lortzeko orduan, Estatuko Aurrekontu Orokorren tramitazioak aurrera egin dezan; eta gainera, baieztatu duenez, lanean jarraituko du Kataluniako autonomia berreskuratzeko “baldintzak ezartzeko”, espainiar Konstituzioaren 155. artikulua desaktibatuz.

Egibarrek ziurtatu duenez, akordio hau egonik ere –Aurrekontu Orokorren bidez pentsio guztiak igotzea barne-, EAJ-PNVk eutsi egiten dio Katalunian 155. artikuluaren aplikazioa desaktibatzeko beharrari. Izan ere, alderdiak horren menpe jarri du espainiar Gobernuarekin Estatuko Aurrekontu Orokorren inguruko edozein negoziazio.

Egibarrek baietsi duenez, Gobernu zentralarekin lortutako akordioaren edukiak “positiboak” dira, eta erakusten dute “politikan jokatzen eta negoziatzen jakin beharra dagoela”, eta “horixe da EAJk egin duena”.

Vitoria-Gasteizko Ganberako jeltzaleen bozeramaileak berriro ere eskatu du aske uztea Kataluniako prozesu subiranistarekin lotutako balizko delituengatik espetxeratutako buruzagi politiko katalanak. Azaldu du alderdi jeltzaleak “nolabaiteko malgutasunaz” jokatu behar izan duela Gobernu zentralarekin aurrekontuen inguruko akordio bati heltzeko orduan.

Egibarren hitzetan, EAJ-PNVk eutsi egiten dio Kataluniak “ahal bezain laster erakunde legitimoak berreskuratzeko” premiari, eta horretarako “hilabeteko epea daukagu”. “Hilabete dago baldintza edo eszenatoki berriak sortzeko, eta hori izango da gure ahalegina”, esan du.

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/05/25 08:30

Jokin Bildarratz

   Onda Vasca 

2018/05/25 08:30

José Antonio Suso

   Radio Vitoria 

2018/05/25 08:30

Itxaso Atutxa

   Bizkaia Irratia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA