Izaskun Bilbao-k uste du berreskuratze planaren albiste ona Europako Batasunaren ohiko aurrekontua ez murriztearekin konfirmatu behar dela

Europako Parlamentuko EAJ-PNVko diputatu andreak gaur bertan aditzera eman duenez, Europako Berreskuratze Planak dakarren albiste ona ez litzateke zikindu behar Europako Batasuneko aurrekontu arrunten funtsezko alderdiak murriztuz
Izaskun Bilbao-k uste du berreskuratze planaren albiste ona Europako Batasunaren ohiko aurrekontua ez murriztearekin konfirmatu behar dela
23 Uztaila | Europako Legebiltzarra

Jeltzaleek babestu egiten dute lehenengoa, erreserbarik gabe, eta haren dimentsio soziala sakontzearen alde egiten dute, elusio fiskalaren aurkako mezuak babesten dituzte, eta azpimarratzen dute funtsaren baterako gobernantzaren inguruko aldarrikapena "efikazia kontua" dela; hala ere, "Europako Kontseiluak Urte Anitzeko Finantza Esparruari buruz egin duen proposamenaren aurka egingo dute, berrikuntzari, itun berdeari edo agenda digitalari buruzko helburuak betetzeko funtsezko programei eragiten baitie".

Europako Parlamentuak ebazpen bat eztabaidatu du gaur goizean, Europako Kontseiluak iragan asteartean Berreskuratze Planari buruz adostutako akordioaren emaitza aztertzeko, Europako Errekuperazio eta Eraginkortasun Esparruan (MRR). Erabaki horren alde daudela berretsi dute jeltzaleek. Era berean, Urte Anitzeko Finantza-esparruari buruz estatuek aurkeztutako proposamena aztertu du Europako Parlamentuak. Bilbao Barandicak azpimarratu duenez, Europako Parlamentuak txalotu eta agurtu egiten du Berreskuratze Planari buruzko akordioa, baina ez du onartuko Aurrekontuetan murrizketak egitea, akordio horretan proposatzen den bezala. Murrizketarik garrantzitsuenek berrikuntza -ikerketa-, hezkuntza- edo osasun-programei eragiten diete, bai eta itun berdearen (Green deal) helburuak betetzeko ezinbestekoak diren neurriei ere, hala nola bidezko trantsizioa finantzatzeko funtsei edo landa-garapen eta nekazaritza iraunkorragoa babesten dutenei.

"Berreskuratze plana historikoa da, Izaskun Bilbao Barandicak esan duenez. Urrats handia da Europaren eraikuntzan. Baina hori esanda, Europako Parlamentutik ez dugu onartuko albiste on hori zapuztea Batasunaren ohiko aurrekontuetan murrizketa guztiz desegokiak eginaz. Parlamentuan argi daukagu indartu egin behar dela Europako erakundeek krisiaren aurrean egiten duten ekintzaren alderdi soziala, demokratikoa eta solidarioa. Halaber, funtsen kontrol demokratiko eta gardenagoa nahi dugu Parlamentuaren bidez, eta diru horren erabileraren baldintzazkotasuna indartu nahi dugu, bai zuzenbide-estatuaren ikuspegitik, bai gizarte-eskubideen ikuspegitik. Horregatik babestu dugu zor horren amortizazioak soldata -gizarte- edo pentsio-murrizketarik ez eragitea. Gainera, zerga-elusioaren aurkako borroka babesten dugu, eta erregioek susperraldian duten eginkizuna aldarrikatzen jarraituko dugu. Hasteko, kogobernantza eraginkortasun- eta kudeaketa-kontua da. Ez dugu onartuko Berreskuratze Plana erabiltzea Batasunaren ohiko aurrekontuan murrizketa onartezina justifikatzeko. Ezin ditugu murriztu berrikuntzari, osasunari eta hezkuntzari buruzko Europako programa arruntak eta, oro har, itun berdearen eta agenda digitalaren helburuak lortzen laguntzen dutenak. Hor erabakiak elkarren artean hartzen ditugu, gobernuek Parlamentuarekin kontatu behar dute eta han ez ditugu murrizketa horiek onartuko".

PARTEKATU