Izaskun Bilbaok nazio gutxituen kultur aberastasuna eta garapena aldarrikatu ditu, eta beren eskubideak legearekin babestea eskatu du

Izaskun Bilbao Barandicak Europako nazio gutxituek alderdi kulturalean zein ekonomiarako eskaintzen duten aberastasuna aldarrikatu du gaur, eta babestea eskatu du Europa Osorako legeria loteslearen bidez
Izaskun Bilbaok nazio gutxituen kultur aberastasuna eta garapena aldarrikatu ditu, eta beren eskubideak legearekin babestea eskatu du
15 Urria | Europako Legebiltzarra

Horrela, Europako Minority Safe Pack ekimena babestu du gaur goizean Europako eurodiputatuak Bruselan; izan ere, Europar Batasuneko 27 estatuen artean 1.200.000 sinadura biltzea lortu zuen. Jeltzaleek prozesu hori babestu zuten Euroguneko Gutxiengoen Taldeartekoan aurkeztu zenetik. Izaskun Bilbao Barandicak eskerrak eman dizkie Euskadin, Nafarroan eta Iparraldean euskararen komunitateak 50.000 bat babes ematea lortu zuten erakundeei.

Kultura, Gai Juridikoen eta Eskarien Batzordeek Minority Safe Pack izeneko herri ekimena aztertu dute gaur. Proposamen hau nazioarte mailan hedatu zen plataforma batek babestu du, zeinak Europako Batasunaren baitan erabakiak hartzeko prozesuetan hiritargoaren parte hartze zuzena arautzen duen zuzentarauaren aurreikuspenak baliatuz, gutxiengoen eskubideekin zerikusia duten hamaika jarduera arlotan babes neurriak hartzea proposatu zuen, hizkuntza eskubideetatik hasita eta kultura eta hezkuntza arloetako eskubideetara. Europako Batzordearen aurrean halako proposamen bat aurkeztu ahal izateko, gutxienez milioi bat izenpe batu behar dira 27 estatu kideen artean. Izenpe horiek balioa izan dezaten gutxienez izenpe kopuru zehatz bat lortu behar da horietako zazpi estatutan. Kopuru hori kalkulatzen da estatu bakoitzeko biztanleriaren arabera.

Izaskun Bilbao Barandicak gaurko bilkuran hitza hartu du eta gogora ekarri du “Europak legeria lotesle bat behar du, Europako komunitate nazionaletako kideak diskriminaziotik babesteko, normalean estaturik gabekoak, berezko hizkuntza dutenak eta nortasun politiko argia dutenak, bereizten dituzten hauteskunde-mapetan adierazita”. Kezka horiek guztiak Europako Parlamentuan gehiengo nagusi batez babestu ziren Alfonsí Txostenaren bidez, Minority Safe Pack izeneko ekimenarentzat aldeko jarrera iragartzen duena. Batasunean funtsezko eskubideei buruz egin den txosten batek zentzu bereko adierazpenak egin ditu.

PARTEKATU