Prentsa Aretoa

Berriak

2017/11/14

Izaskun Bilbaok Junckerri eskatu dio Kataluniako aferan bitartekari lana egin dezala Euskadi eta Kataluniaren tradizio federalista gogoan

EAJ-PNVko eurodiputatu Izaskun Bilbaok Europar Batzordeko Presidenteari eskatu dio “martxan jar dadila” eta bitartekari lana egin dezala Katalunian bizi den gatazka politikoa konpontzen laguntzeko, Euskadik eta Kataluniak betidanik izan duten tradizio federalista gogoan “atxikimendu askea nazio baten batasun kontzeptu banaezina baino baliagarriagoa,eraikitzaileagoa eta modernoagoa da Europarentzat.

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbaok Junckerri eskatu dio Kataluniako aferan bitartekari lana egin dezala Euskadi eta Kataluniaren tradizio federalista gogoan

ARGAZKIA JAITSI

Europako Parlamentuko ALDE taldeko presidenteordeak gogoratu duenez bere eskariaren oinarrian dago krisi honetan “demokraziaren kalitatea narriatzen duten gertakariak” jazo direla eta, ondorioz, gai hau Europa mailako auzi bilakatu dela. Era berean ezeztatu du gai honetan esku hartzea botere banaketaren kontra egitea denik. “Parlamentuak ezin ditu epaileak epaitu,baina epaileek ere ezin dituzte eztabaidak debekatu eta diputatuak prozesatu, eztabaida horiek planteatzeagatik eta bozkatzeagatik. Gobernu zilegi bateko kideak ere ez lituzke kartzelaratu behar, hauen artean Raúl Romeva eta Oriol Junqueras lagun estimatu eta eurodiputatu ohiak. Demokraziaren narriatze hau Europa mailako auzia da”.

Diputatu jeltzalearen aburuz kataluniar auzia nazionalismo arazo bat da, baina gaineratu du arazorik handiena “espainiar nazionalismoarena” dela, bere aniztasunaz jabetu behar delako. Milioika kataluniarrek urteak daramatzate eskatzen eta beren eskariak ez dira ez entzunak ez aitortuak ezta errespetatuak izan. Egoera horretan baimendutako erreferenduma antolatzea da egin daitekeen gauzarik baketsuena. Kolpez eta zigor bidez erreprimitzea onartezina bezain baliogabea da. Politika da, hau da, Iñigo Urkulluk saiatu zuen bitartekaritza da egoera honetan egon daitekeen irtenbide bakarra”.

Arrazoi horiengatik, euskal eurodiputatuak Juncker presidentea animatu du “martxan jar dadila”. Izaskun Bilbaok uste du Europako Batzordeak “konponbidea bilatzen lagundu behar duela” eta egin lezake “Euskadiko eta Kataluniako hiritarrak europar proiektuan hasieratik inplikatu zirela gogoan izanik, hau da, konbentzituta baitzeuden Europarentzat atxikimendu askea ezein nazioren batasun kontzeptu banaezina baino baliagarriagoa, eraikitzaileagoa eta modernoagoa dela”.

Andoniren Bideobloga

Emakumeen aurkako indarkeriari ez
Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/11/21 12:30

Itxaso Atutxa

   Onda Cero 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr