Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/06/16

Izaskun Bilbaok aintzatespena eskatu die `Atutxa auzian´ “protagonismo berezia izan zuten alderdiei”

Eurodiputatu jeltzaleak Europako koordinazio antiterroristarako zentroan Ertzaintza integratzea eta Europako datu baseetara konektatu ahal izatea ekarriko duen akordioaren balioa azpimarratu du

rss Ezagutzera eman
Izaskun Bilbaok aintzatespena eskatu die `Atutxa auzian´ “protagonismo berezia izan zuten alderdiei”

ARGAZKIA JAITSI

Euskal eurodiputatu eta Europar Parlamentuko ALDE taldeko presidenteorde Izaskun Bilbaok uste du alderdi politiko batzuek eta beren ordezkariek zuribidea eta azalpena zor dutela eta zuribide hori Eusko Legebiltzarreko presidente izan zen Juan Mari Atutxari eta mahaikide izan ziren Gorka Knörr eta Kontxi Bilbaori eskaini behar dietela. Bilbaok era berean gogoratu du PSOE eta PPko arduradun politikoak izan zirela Atutxa, Knörr eta Bilbao kondenatzea ekarri zuen prozesuan hartu ziren neurriei babesa eman zietenak. Egunotan jakin da prozesu hori Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak gaitzetsi duela. “Aintzatespena eman beharko litzateke garai hartan protagonismo berezia izan zuten alderdi politikoen aldetik, Eusko legebiltzarrari exijitu baitzitzaion epaimahaietan botere banaketa errespetatu gabe hartu zen erabakia betetzea” esan du Bilbaok.

Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan, Eusko Legebiltzarreko presidente karguan Atutxa ordezkatu zuen eta gaur egun euskal eurodiputatu denak gogora ekarri du prozesu hori “asmo politiko batez” bideratu zela eta kondena ekarri zuela “botere politikoak esparru judizialean izan zuen eraginagatik”. Esandako horretan oinarri harturik deitoratu duenez, Espainiak orain jaso duen kondena larria den arren eta “pertsona hauen funtsezko eskubideak urratu zirela” egiaztatu den arren, sektore batzuetatik ebazpenaren larritasuna arintzeko asmoa egon da prozesu judizialean erabilitako prozedurei kritika txikia eginez. “Kasu honetan” salatu du Bilbaok “oinarrizko eskubideak urratu ziren”, baina horrez gain juizioa bide penalera bideratu zen “Eusko Legebiltzarraren inguruko gertakarietan urratu ziren oinarrizko printzipioetara bideratzea saihesteko, hau da, botere banaketaren kontrako erasoa egin zela. Hemen gertatu zena izan zen epaimahai batek erabaki zuela legebiltzarkide batzuei gauza zehatz bat proposatzea eta bozkatzea” baieztatu du.

Halaber,Izaskun Bilbao pozik agertu da Euskadi eta Espainiako Gobernuen artean Ertzaintza terrorismoaren kontrako koordinazio zentroan integratzeko akordioa adostu berri dutelako. Horren ondorioz, Ertzaintza Europako datu baseetara konektatu ahal izango da. Zentzu honetan Bilbao Barandicak deitoratu du orain arte eman den bazterketak ez duela inolako justifikazio legal edo praktikorik izan “Bazterketa honen eraginak hurbiletik ezagutu nituen Herrizaingo Sailean egon nintzenean eta argi eta garbi dago bazterketa horrek arriskutan jarri zituela herritarrak eta ertzainak eurak”. Bilbaok azpimarratu duenez, Europako legeen ikuspuntutik “Batzordeak hainbatetan baieztatu zigun Ertzaintzaren parte hartzea Espainiak hartu behar zuen erabakia zela eta Espainiak, niri Pérez Rubalcabak berak Europako parlamentuan esan zidan moduan, ezetz esaten zuen”.

Bilbaok Europan gaur egun egunerokotasuna duten gai batzuk aztertu ditu, besteak beste ´Brexit´ delakoa eta Euskadi eta Europako erakundeen arteko harremanak, eta azpimarratu duenez “Juncker eta eta Urkullu lehendakariaren arteko elkarrizketa ez da kasualitatearen fruitu izan, baizik eta elkar ezagutzetik eta elkarrekiko aitortzetik datorren zerbait izan da eta Euskadi bidea zabaltzen ari delako Europari interesatzen zaizkion hainbat jarduera esparrutan”.

Emakumeen aurkako indarkeriari ez

Andoniren Bideobloga

Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/11/24 09:00

Joseba Egibar

   Radio Euskadi 

2017/11/24 12:00

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Eguneko Adierazpenaren irakurketa

Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak, Mireia Zarate EBBko idazkariak eta EAJ-PNVko legebiltzarkide Maialen Gurrutxaga, Rakel Molina  eta Gorka Álvarezek  Euskadi Buru Batzarrak Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren kariaz  prestatu duten adierazpena irakurriko dute.

Irakurketa EAJ-PNVren Bilboko egoitzaren aurrean egingo da, Pedro Ibarretxe kalean.

   Sabin Etxea aurrean. Pedro Ibarretxe Kalea 

2017/11/24 19:00

Euzko Gaztedik bere VII. Bilera Nagusia egingo du asteburuan Zarautzen

EGIren VII. Bilera Nagusia ostiralean, 19:00etan Zarauzko Antoniano Ikastetxean egingo den ekitaldi politikoarekin hasiko da. Bertan hitz egingo dute Ainhoa Usandizaga EGikideak eta EBBko presidente Andoni Ortuzarrek.

   Antoniano Ikastetxea. Zarautz  

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr