Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/12/05

Itxaso Atutxa: “Pribilejioak ditugula aurpegiratzen digute, baina gero inork ez ditu horiek praktikara eraman nahi”

Bizkai Buru Batzarreko presidenteak ezberdinen arteko akordioa aldarrikatu du Autogobernu Lantaldean “Euskadi oso askotarikoa delako eta hori ahaztea herri honen errealitateari ez erreparatzea litzatekeelako”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Itxaso Atutxak, Bizkai Buru Batzarreko presidenteak, gaur salatu du Ekonomia Itunari “pribilegio” deitu arren beren autonomia erkidegoetan antzeko finantzaketa sistema ezartzeko prest ez dauden ordezkari politikoak erortzen diren kontraesana. Radio 5-Euskadi irratiari eskainitako elkarrizketan, Atutxak beste behin gogoratu duenez Ciudadanosen eta PP eta PSOE alderdietako sektore batzuen aldetik hiritargoa nahasteko egin dituzten saiakeren aurrean “euskal hiritarroi inork ez digu ezer ordaintzen, gu geu gara Estatuari Kupo bidez ordaintzen diogunak. Gauzak txarto joaten zaizkigunean ere, ez daukagu Estatuari laguntza eskatzeko aukerarik, Estatuko beste hainbat lekutan gertatzen den bezala. Gure sistema arriskutsua da. Horregatik, aplikatzera gonbidatuak direnean edo halako sistema batean oinarritzea proposatzen zaienean, uko egiten diote. Pribilegioak ditugula esaten digute, baina inork ez ditu pribilegio horiek beretzat nahi” argitu du.

Atutxak argitu du atzo Urkullu Lehendakariak estatu mailako egunkarian argitaratu zuen iritzi artikuluaren inguruan batzuek egin duten interpretazioaren aurrean, EAJren planteamendua ez dela “Euskadiko Ekonomia Ituna kopiatzea proposatzea. Gainera, gure kasuan, Ekonomia itunaren oinarrian dago egoera historiko batzuk daudela horretarako eskubidea ematen digutenak”. Bizkaiko jeltzaleen buruaren aburuz, Urkulluren artikuluaren xedea zen “erantzukizun fiskalerako eta erantzukizun finantzariorako formula dagoela azaltzea, eta hori izan beharko litzatekeela garatu ahal litekeen edozein finantzaketa sistemaren oinarria, baina hori baino ez”.

Euskal autogobernuaren etorkizunaz galdetuta, Bizkai Buru Batzarreko buruak planteatu du Espainiako Gobernuarekin, esparru politikoan ere, aldebikotasun harremana ezartzea proposatzen dutela, hau da, arlo ekonomikoan bezala, baina “Euskadin horretarako behar besteko adostasuna baldin badago” .“Garrantzitsua da Autogobernu Lantaldean alderdi ezberdinen arteko behar besteko akordioa egotea, Euskadi oso anitza delako eta hori ahaztea herri honen errealitatea ahaztea litzatekeelako. Eta, Autogobernu Lantaldean adostasun zabala lortuta, guk galdeketa gaitzailea egitea proposatzen dugu, garrantzitsu jotzen dugulako Madrilera joan baino lehen euskal hiritargoak alderdien arteko akordio hori berresten ote duen jakitea. Aldebakartasunak erakutsi du inposaketa baino ez duela ekartzen, eta hori ez da onargarria guk Espainiako gobernuaren aldetik ere onartzen ez dugulako”.

Next Euskadi

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Sabin Etxea - 25 urte
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA