Prentsa Aretoa

Berriak

2018/05/22

Iñigo Urkulluk bere gobernuaren europazaletasuna erakutsi du ALDE taldeak Donostian egin duen bileran

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak gaur arratsaldean hitz egin du ALDE taldea Donostian egiten ari den bileran

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkulluk bere gobernuaren europazaletasuna erakutsi du ALDE taldeak Donostian egin duen bileran

ARGAZKIA JAITSI

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

Urkulluk lan bilkura honetako parte hartzaileen aurrean azaldu ditu bere gobernuaren bokazio europazalea eta europar proiektuaren dimentsio politiko eta sozialarekiko konpromisoa. “Euskal administrazioak gastatzen dituen lau eurotik hiru gastu sozialera bideratzen dira”.

Iñigo Urkulluk berretsi du Eusko Jaurlaritza europar eraikuntzarekin hitzemanda dagoela eta gogora ekarri du Jose Antonio Agirre Euskadiko lehen Lehendakariak Nazioarteko Lantalde Berrietan eta Europaren integrazioaren hastapenetan bete zuen eginkizuna. Hitz egiteko izan duen tartean azpimarratu du konpromiso horrek berdin jarraitzen duela. Era berean azaldu du bere exekutiboak garapenerako jarraitzen duen paradigma, eta esan du ezagutzan oinarritutako garapena dela, iraunkorra eta integratzailea. Halaber, euskal autogobernuaren oinarriak azaldu ditu eta bereziki Ekonomia Itunari dagozkionak. Lehendakariak azpimarratu duenez, Espainiako Konstituzioak jasotzeaz gain, Luxenburgoko Epaimahaiak emaniko ebazpenek abalatua izan da.

Era berean azaldu du argitasun legeari buruz egiten duen planteamendua, prozedura demokratikoen bidez estatu kideen baitan ematen diren lurralde gatazkak konpontzea xede. Halaber, Lehendakariak Europako ordezkariei azaldu dizkie Euskal Autonomi Erkidegoaren egoera ekonomiko eta politikoa eta ETAren terrorismoaren berrogeita hamar urteen buruan bizikidetzan eta baketze esparruan garatu diren politikak. Esparru honetan ere zehaztu ditu biktimak artatzeko esparruan egin diren lanak eta gatazken konponketan espezializatutako nazioarteko aditu eta erakundeekin izandako bilerak, Euskadiko baketze politika aberastera eta osatzera begira.

Euskadiko lehendakariak gaurko bilera honetan parte hartu du Europako ALDE taldeko kideek Euskadiko autogobernu eredua ezagutzeko izan duten interesari erantzuteko. Hitz egiten hasi baino lehen eta Facebooken fundatzailea gaur arratsaldean bertan Europako Parlamentuan Euro-ganberako taldeetako presidenteen aurrean hitz egingo duela jakin ondoren, Bruselarantz irten behar izan du presaz Guy Verhofstad ALDE taldeko Presidenteak. Horregatik, gaurko bilerako buruak izan dira Sophie InT’Veld (Holandakoa) eta Izaskun Bilbao Barandica presidente ordeak.

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/06/25 22:10

Jokin Bildarratz

   TVE-La noche en 24 h. 

2018/06/27 09:20

Itxaso Atutxa

   Info 7 

2018/06/29 08:30

Itxaso Atutxa

   Onda Vasca 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA