Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2017/12/05

Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Andoni Ortuzar EBBko presidentea izango dira EAD-PDEk Erroman egingo duen Kontseilu Politikoan parte hartuko duen ordezkaritza jeltzaleko buruak

Italiako hiriburuan egingo da ostiralean,abenduak 8, eta larunbatean,abenduak 9, 15 alderdi politiko batzen dituen eta Europako Batasuneko 15 Estatu kideak ordezkatzen dituen Europako Alderdi Demokrataren urteroko gailurra

rss Ezagutzera eman
Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Andoni Ortuzar EBBko presidentea izango dira EAD-PDEk Erroman egingo duen Kontseilu Politikoan parte hartuko duen ordezkaritza jeltzaleko buruak

ARGAZKIA JAITSI

Iñigo Urkullu Lehendakaria eta Andoni Ortuzar Euzkadi Buru Batzarreko presidentea izango dira abenduaren 8 eta 9an, Erroman, Europako Alderdi Demokrataren (EAD-PDE) gailurrean parte hartuko duen ordezkaritza jeltzaleko buruak.Ordezkari jeltzaleekin batera Italiako gailurrean izango dira Mikel Burzako EBBren barruan Kanpo Harremanen arduraduna eta EAJ-PNVren Kanpo Batzordeko arduradun Jose Maria Etxebarria. EAD-PDEren kongresuak ostiral eta larunbatean 15 alderdi politiko eta hainbat erakundetako ordezkari batuko ditu, osotara, Europako Batasunaren 15 Estatu kide ordezkatzen dituztenak, hauen artean Italia, Frantzia, Alemania, espainiar Estatua, Polonia, Belgika eta Portugal.

Gailurra 9:00etan hasiko da ostiralean Tempio di Adriano izeneko eraikinean eta lehen eztabaidaren izenburua izango da “Ideia Demokratikoa eta Europaren etorkizuna”. Paolo Gentiloni Italiako Lehen ministroa lehen bilerako burua izango da . Erroman batzartuko diren agintari nagusiek Europaren etorkizunarekin zerikusi handia duten hiru gairen inguruan eztabaidatuko dute. `Ideia demokratikoen oraingo krisia, Europan eta Europatik kanpo, iragankorra da ala ekidin ezinezko gainbeheratze prozesua ote da?´; ‘ Europa Barruko banaketa prozesuak (esate baterako, Brexita) eta barne sezesio saiakerak , gehiago izango dira edo gutxitu egingo dira azken hamarkada hauetan EB handitzeko eman diren prozesuen ondoren?´. `Integratzeko zer lehentasun aurreikusi beharko litzateke 2018ko Europako agendan, 2019ko Europako Hauteskundeei ekin baino lehen?´. Iñigo Urkullu izango da hiru galdera hauei EAJ-PNVren erantzuna emango diena. Lehendakariak hitz egin ondoren hasiko du Euskadira itzultzeko bidaia.

EAD-PDEren kontseilua 15:30ean hasiko da ostiralean eta lehen saioa La Minerve Hoteleko Olimpo aretoan egingo da. Andoni Ortuzar, EAD-PDEko presidenteordeak hitz egingo du eta Euskadiko egoera politikoa azalduko du, gaur egun egonkortasuna eta ezberdinen arteko akordioa nagusi direlarik. Era berean hitz egingo du Estatu mailan dagoen egoera politikoa, Katalunian eta Estatu ereduan gaur egun ematen den krisiarekin. Bigarren bilkura toki berean egingo da, larunbatez, hilak 9, 9:00etan. Eguerdian, ordezkari jeltzaleek Euskadira itzultzeko bidaia hasiko dute.

Next Euskadi

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Sabin Etxea - 25 urte
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA