Prentsa Aretoa

Berriak

2018/02/08

Iñigo Iturrate: “Herri honen memoria bultzatzen jarraituko dugu adostasunez, elkarrizketaz eta arduraz”

Konfrontazioa eta propaganda bilatzea leporatu dio EAJ-PNVk EH Bilduri, Memoria Historikoko lege baterako aurkeztutako ekimenaren bidez. Iturrateren esanetan, proposamen hori “juridikoki ez bideragarria, diskriminatorioa eta heldugabea da”, eta, gainera, alboratu egiten dituela zenbait hamarkadatik euskal erakundeek bultzatzen diharduten Memoria politika publikoak

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Legebiltzarrak baztertu egin du EH Bilduk aurkeztutako lege proposamena, frankismoaren biktimak aitortu eta erreparatzekoa. EAJ-PNVk aurka bozkatu du, uste baitu koalizio abertzaleak ez dituela neurri adostuak bilatu, baizik eta Memoria Historikoaren inguruko zauri berriak ireki, lehiatu eta liskarra sortu. “Gure taldeak borondate irmoa du herri honen memoria berreskuratzeko lanean aurrera jarraitzeko; horrek zorrotz eta arduraz jokatzea eskatzen du, pausu sendoak eta eraginkorrak emanaz. Ibilbide luzea egin dugu, urte asko lanean, eta EH Bilduk hori guztia alderatu nahi du, zatitzeko eta ez adiskidetzeko”, adierazi du Iñigo Iturratek.

EAJ-PNVk gai hau jorratzen jarraituko du, eta herri honen Memoria Historikoa indartzen. Hori bai, zorroztasunez eta arduraz, eta ez propaganda egin nahian. Legebiltzarkide jeltzaleak esan du iragana berridazten jarraitzeko beharra defendatzen dugula, justizia-, egi- eta erreparazio-politika berriak bultzatuta. “Baina hori egiteko aurretiazko ebaluazio bat behar da, eta beharren, gabezien eta hutsuneen azterketa bat. Txosten horretatik abiatuta, zein politika berri behar diren zehaztu beharko da. Biktimen eskubideekin dugun konpromisoa koherentea da, trinkoa, juridikoki bideragarria, arduratsua eta benetakoa”.

Iturratek gogora ekarri ditu bai euskal erakundeek daramaten ibilbide luzea Memoria Historikoa berreskuratzeko lanean, bai onartutako arau-ekimenak, helburu dutenak politika batzuk bultzatzea, arautzea eta horiei koherentzia ematea, gertakari batzuk argitu asmoz, biktimen familiak babesteko, eta iraganeko akatsak berriro ez errepikatzea bermatzeko. Euskadi eta Legebiltzar hau aitzindariak eta erreferenteak dira Memoria politika publikoak abian jartzeari dagokionez. “Urteak daramatzagu ekimenak, planak, legeak eta arauak egiten. Lan hori biribildu dugu Gogora Memoria Institutua sortuta”. Hala ere, Iturratek ohartarazi duenez, EH Bilduk muzin egiten dio ekimen politiko guzti horri, ez du orain arte egindakoa aitortzen, eta inoiz ezer egin izan ez bagenu bezela dihardu.

EAJ-PNVk eskua luzatu die adostasunez eta arduraz lanean jarraitu nahi duten alderdi guztiei. “Memoria Historikoa eskubidea eta betebeharra da, eta horrek elkarrizketa, lankidetza eta batasuna eskatzen dizkigu”. 

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/06/23 09:00

Joseba Egibar

   Radio Euskadi 

2018/06/25 22:10

Jokin Bildarratz

   TVE-La noche en 24 h. 

2018/06/27 09:20

Itxaso Atutxa

   Info 7 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA