Posta bidezko botoa

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/12/20

Euzko Abertzaleak taldeak defizit muga onetsi du, baina era berean ohartarazi du Estatuko Aurrekontu Orokorrei ez zaiela “txeke zuririk” emango

Idoia Sagastizabalek azaldu du EAJ-PNVk `baiezkoa´ emango duela “erantzukizunez” jokatzeko eta “egonkortasunaren alde egiteko”, eta defizitaren malgutzeak ahalbidetuko duelako “politikak errealitate sozial eta ekonomikoetara hobeto moldatzea”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euzko Abertzaleak taldeak uztailean gai honen inguruan egin zen eztabaidan adierazi zuen jarrerarekin bat eginik, “egonkortasunaren alde eginez  eta  erantzukizunez jokatzeko” eta “elkarrekiko aldebitasun eta errespetu giroan jarrerak hurbiltzen joango garelakoan, araudi arrazionalagoa eta  gure errealitate sozial eta ekonomikoaren araberakoa lortuko dugulakoan”, EAJ-PNVk baiezkoa bozkatuko du 2019-2021 epealdirako Espainiako gobernuak aurrekontuen eta zor publikoaren egonkortasunerako  ezarri dituen mugen bozketan.

Edozein kasutan, Idoia Sagastizabalek, Euzko Abertzaleak taldeko bozeramaile ekonomikoak, era berean ohartarazi duenez “muga honen alde bozkatzeak ez dakar ezinbestean  aurtengo Aurrekontu Orokorren aldeko bozka ematea, azkenean aurkeztekotan, beste hainbat gauzarekin batera, bete gabe daudelako oraindik 2018ko Aurrekontu Orokorreko akordioak, gaur egungo Gobernuak hitzeman zituenak”, baina esan du EAJ-PNVk hobesten duela “zentsura mozioaren ondorioz agintea hartu zuen Gobernuari konfiantza ematea, ulertzen dugulako atea irekita utzi behar diogula kontu publikoen eta hazkunde ekonomiko ekitatiboago baten arteko oreka bultzatzeko gai ote den ikusteko”.

Hitz egiteko izan duen tartean, Sagastizabalek gogoratu du EAJ-PNV kritikoa izan dela Espainian azken urteotan zergen baterakuntzarako ezarri den ibilbidearekin “hazkundea eta aldagai horiek murriztea parekatuta eraman behar zirelako pertsonen bizimoduari ahalik eta kalterik txikiena egiteko”. Helburua malgutzean, jeltzaleek uste dute “politikak hobeto eta neurri handiago batean moldatuko direla errealitate ekonomikora, eta aurreikuspen errealak eta onuragarriak sortuko dituztela”.

Alderdi Eguna 2018
Next Euskadi

  Agenda

2019/01/21 08:30

Aitor Esteban

   Onda Vasca 

2019/01/21 22:10

Aitor Esteban

   TVE-La noche en 24 h. 

2019/01/22 09:30

Itxaso Atutxa

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA