Prentsa Aretoa

Berriak

2018/05/23

Euzkadi Buru Batzarrak, erantzukizun printzipioari jarraiki, Estatuko Aurrekontu Orokorrei Bai bozkatzea erabaki du

Euzkadi Buru Batzarrak gaur erabaki du Diputatuen Kongresuan Euzko Abertzaleak Taldea osatzen duten diputatuek 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorren alde bozkatzea

rss Ezagutzera eman
Euzkadi Buru Batzarrak, erantzukizun printzipioari jarraiki, Estatuko Aurrekontu Orokorrei Bai bozkatzea erabaki du

ARGAZKIA JAITSI

Eta erabaki hau hartu du erantzukizunez jokatzeko, arduraz, Euskadiren interesak Euzko Alderdi Jeltzalearen interesen gainetik jarriz eta Katalunian 155 artikulua epe laburrean indargabetzea bultzatzeko eman daitekeen urratsa delaren uste osoarekin, ekidin ezina ez ezik, berehala gertatuko dela ere irizten baitugu.

Azken hilabeteotan, EAJ-PNVko buruzagi eta bozeramaileek, EBB honek barne, muzin egin diogu, behin eta berriz, 2018ko Estatuko Aurrekontu Orokorrak negoziatzeari, 155. artikulua Katalunian indarrean jarraitzen zuen bitartean, eta hauxe printzipio kontua zela baieztatu izan dugu. Jarrera honi eutsi izan diogu gaur arte erantzukizunez jokatzeko: ulertzen genuen eta ulertzen dugu Kataluniarekin arduraz jokatu nahi badugu, baina batez ere Euskadiko autogobernuarekin erantzukizunez jokatu nahi badugu, Estatuan “kontrapisu” gisa jardun behar genuela 155.aren indargabetzea bultzatzeko.

Egoera hau azken egunotan aldatu da. Kataluniako Generalitatak President legitimoa dauka honezkero, Parlamentaren gehiengo osoak aukeratua, eta 155. artikulua indargabe geratzea oso hurbil dago. Egoera berri honetan, erantzukizun printzipio hau ondorengo lau argudio nagusitan laburbiltzen da:

  1. 155. artikuluak iraungitze-data dauka. Joaquim Torra President izendatua izan denez geroztik, Katalunian botere legitimo bat dago Govern berria osatzeko eta hurrengo aste, egun edo orduetan 155. artikulua indarrik gabe gera dadin. EAJ buru-belarri ari da aurreikuspen hori konfirmatua izan dadin.
  2. Amildegia saihestea. Aurrekontuen blokeoak amildegirantz bultzatuko luke, orain arte baino gehiago, Espainia eta Kataluniako egoera politikoa. Aurrekonturik gabe, gatazka ez litzateke konpontzetik hurbilago egongo; guztiz alderantziz, egoera gaiztotu egingo litzateke eta urrundu egingo litzateke elkarrizketa eraikitzailea izateko aukeratik. Aurrekonturik ez izateak eta egoera horrek eragingo lukeen krisi politikoak ‘sine die’ luzatuko lukete 155.a. Hauteskundeak aurreratuko lirateke eta horrek oso egoera kezkagarriak ekarriko lituzke, arduraz jokatu nahi izatekotan saihestu beharko liratekeenak, eta hala egiten ari gara.
  3. Kataluniarentzat elkarrizketa bidezko konponbidearen alde eragiteko gaitasuna ez galtzea. Aurrekontuen kontra bozkatzea keinu bat litzateke, baina ez luke ondorio erreal edo praktikorik ekarriko Katalunian aldaketa eman dadin. PPko gobernuari ematen zaion txeke zuria izan baino, erabaki honek EAJri ematen dio Katalunian elkarrizketa bidezko irtenbide hitzartua ahalbidetzeko orduan eragiteko duen ahalmenari eusteko aukera. Erabaki hau hartuta, EAJk mantentzen du, era berean, irtenbide autoritario eta inposatzaileak besterik erabili nahi ez dituztenei aurre egiteko duen gaitasuna.
  4. Estatuko pentsiodun guztien pentsioak igotzeko lortu den akordioaren balioa aldarrikatzea. EAJk Aurrekontu hauek babesteak bermatuko du pentsiodunen kolektibo osoak jasotzen duen prestazioa gutxienez %1,6 igoko dela hurrengo urte biotan. Igoera hau are handiagoa izango da errentarik txikienak jasotzen dituztenentzat eta alargunentzat.
  5. Euskal Agendarekin eta Euskadiko garapen eta modernizazioarekin hitzeman dugun konpromisoaren balioa aldarrikatzea. EAJk babestuko dituen aurrekontuek jasotzen dute, era berean, Euskadin 540 milioiko inbertsio errekorra egitea: bultzada erabakigarria emango zaie Abiadura Handiko Trenari eta bestelako azpiegitura estrategikoei, euskal industriarentzako bidezko tarifa elektrikoa lortuko da eta hainbat ekimen sustatuko dira I+G+B esparruan, kulturan eta ingurumenean, besteak beste.
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/06/25 22:10

Jokin Bildarratz

   TVE-La noche en 24 h. 

2018/06/27 09:20

Itxaso Atutxa

   Info 7 

2018/06/29 08:30

Itxaso Atutxa

   Onda Vasca 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA