Prentsa Aretoa

Berriak

2017/03/20

Eusko Jaurlaritzaren ustez ETA armagabetzeko aukera "ziur eta sinesgarria" garrantzizko urratsa da amaiera ordenaturako bidean

Exekutiboaren bozeramaile Josu Erkorekari elkarrizketa egin diote gaur Onda Vascan eta Euskadi Irratian

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Eusko Jaurlaritzaren ustez ETA epe laburrean armagabetzeko prozesu “atzeraezina, egiaztatzeko modukoa eta kontraprestaziorik gabea” aukera “ziurra eta sinesgarria” da. Exekutiboaren ustez gaiak “berebiziko garrantzia” du, eta beste urrats bat da talde terroristaren amaiera ordenaturako bidean, oraindik badirenez konpondu gabeko hainbat arazo. Horixe esan du Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Josu Erkorekak gaur goizean Onda Vascan eta Euskadi Irratian egin dizkioten elkarrizketetan. 

Frantziako hedabide batek jakinarazi ondoren ETA epe laburrean armagabetu daitekeela, Eusko Jaurlaritzak diskrezioa eskatu die prozesu honetan erantzukizunak dituzten eragileei, bai eta zuhurrak izateko ere adierazpen publikoak egitean.  Erkorekak gogoratu duen moduan, horixe izan da Eusko Jaurlaritzaren jarrera orain artean, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela. Urkullu bera joan zen asteartean Madrila, Espainiako Gobernuko presidente Mariano Rajoyrekin zuen konpromisoari erantzunez, gai honi buruzko “informazio zehatza” ematera eta bere “inplikazioa eta laguntza” eskatzera. Erkorekak azaldu duenez, topaketan ETAren armagabetze-prozesuari buruz bakarrik hitz egin zuten.

Lehendakariaren inplikazio zuzenak oso argi uzten du, Erkorekaren ustez, Eusko Jaurlaritzak “zintzo eta benetan" uste duela egoera egokia dela ETAk epe laburrean armak entregatzeko. Eusko Jaurlaritzaren ustez bada une honetan armagabetzeko prozesua “atzeraezina, egiaztagarria eta kontrapartidarik gabea” dela uste izateko aukera “ziur eta sinesgarria”, eta, bozeramaileak esan duenez, horretan aritu dira lanean azken asteotan. Euskal Exekutiboaren ustez garrantzi handiko urratsa da beti aldeztu izan duen ETAren amaiera ordenaturako bidean. “Une honetan horretan jarri behar dugu arreta, nahiz eta gero desegiteaz, eragindako kalte bidegabea aitortzeaz eta ETAren historia gure bizitzetatik erabat ateratzeko urrats horrekin batera eman behar diren gainerako guztiez ere hitz egin beharko den”, erantsi du Erkorekak.

Eusko Jaurlaritzak berretsi du armak entregatzeko prozesuaren oinarria dela eragiketa legezkoa izatea, eta horretarako, iragarri duenez, armategien geolokalizazioari buruzko informazioa jarriko du Frantziako justiziaren esku. Alde horretatik, Espainiako eta Frantziako gobernuei eskatzen die “hori ahalbidetzeko” bidea jartzeko. Bestalde, adierazi du armak entregatzen direnean, ezin direla suntsitu ez manipulatu, poliziaren peritajeari eta ondorengo ikerketari oztoporik ez jartze aldera. 

Iturria: Irekia

Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Aberri Eguna 2017
Alderdi Eguna
Jarrai iezaguzu Telegramen

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr