Prentsa Aretoa

Berriak

2018/06/14

Euskal herriko erakundeek berretsi egin dute Mendizorrotzeko futbol-zelaia eraberritu eta handitzeko planaren babesa

Gasteizko alkatea, Arabako diputatu nagusia eta Kulturako sailburuak jardun-protokolo bat sinatu dute, zeinak lanen kontrataziora bideratuko duen

rss Ezagutzera eman
Euskal herriko erakundeek berretsi egin dute Mendizorrotzeko futbol-zelaia eraberritu eta handitzeko planaren babesa

ARGAZKIA JAITSI

Iturria: Gasteizko Udala

Mendizorrotzeko  futbol-zelaian  sinatu  da  gaur  goizean  Eusko  Jaurlaritzaren,  Arabako  Foru  Aldundiaren  eta  Gasteizko  Udalaren  arteko  jardun-protokolo  orokorra,  estadioa  eraberritu  eta  handitzeko  lanak  finantzatzeko.  Kultura  eta  Hizkuntza  Politikako  sailburu  Bingen  Zupiria,  diputatu  nagusi  Ramiro  Gonzalez  eta  Gasteizko  alkate  Gorka  Urtaranek  bat  egin  dute  futbol-zelaia  eraberritzeko  planarekin,  eta  konpromisoa  hartu  dute,  nor  bere  erakundea  ordezkatuz,  Gasteizek  izan  ahal  dezan  estadio  moderno  bat,  kirol  profesionalaren  behar  berriei  erantzuteko  gauza  izango  dena.

Mendizorrotzeko  futbol-zelaiak  19.000  ikusle  inguru  hartu  ditzake;  1924an  egin  zen  udal  instalazioa,  eta  zenbait  eraberritze-lan  egin  izan  dira  bertan,  garrantzizko  azkena  1997  eta  2000  urteen  artean.  Gaur  egun,  eta  2023ra  arte,  Gasteizen  eta  Araban  erreferentziako  kirol  erakundea  den  Deportivo  Alavések  instalazioen  lagapen  esklusiboa  dauka,  eta,  horregatik,  bera  arduratu  behar  da  barrutia  onik  zaintzeaz.  Hobekuntza  batzuk  egin  izan  diren  arren,  futbol  zelaiak  egiturazko  akats  larriak  ditu,  segurtasunari  eragiten  ez  diote,  baina  zaharberritzea  eta  edukiera  handitzea  eskatzen  dutenak.

Egoera  horren  aurrean,  euskal  administrazio  nagusiak,  eta  probintzia  eta  hirikoak  berretsi  egin  dute  eraberritzeko  lanari  emandako  babesa,  konbentzituta  baitaude  hori  aukera  bat  izango  dela  ez  soilik  Gasteizentzat,  baita  Araba  eta  Eskadi  osoarentzat  ere.  Proiektu  estrategikotzat  jo  dute.

Munta  ekonomiko  handiko  lana  dela  aintzat  hartuta,  eta  udal  izaerako  instalazioa  izanik,  instalazioaren  emakidadun  izango  denak  ere  parte  hartzea  erabaki  da.  Horrek  azaltzen  du  jardun-protokolo  hau,  non  erakunde  bakoitzak  finantzazioa  partzialean  egingo  duen  ekarpena  azaltzen  den.  Hiru  administrazio  publikoen  ekarpenak  ez  du  inbertsio  globalaren  %  40a  gaindituko,  hots,  22.050.200  euro  guztira,  honela  banatuta:  8.183.400  euro  Udalak,  eta  6.933.400na  euro  Foru  Aldundiak  eta  Eusko  Jaurlaritzak.  Etorkizunean  emakidadun  izango  denak  gainerako  %  60a  ipiniko  du,  gutxienez.

Gasteizko  alkatea  poz  ageri  da  hitzarmena  lortzearekin.  “Erakundeok  erantzun  egin  diogu  aurrerantzean  ere  Udalarena  izango  den  estadioa  eraberritu  beharrari,  eta  bakoitzaren  ekarpena  zehazteko  gauza  izan  gara.  Eskertu  egion  diet  gainerako  erakundeei,  lan  garrantzitsu  honen  finantziazioan  inplikatzea.  “Hiriak  merezi  du  XXI.  mendeko  futbol  profesionalari  erantzuteko  moduko  zelai  bat,  eta  gaur  eman  dugun  urratsak  eraberritu  eta  handitzeko  obrei  ekiteko  administrazioen  borondatea  islatzen  du,  eta  aldi  berean,  estadio  onen  arteko  bat  izatera  eramango  gaituen  bidearen  hasiera  da”.

Gorka  Urtaranek  hemendik  aurrera  etorriko  diren  etapak  aipatu  ditu.  Lehen-lehenik  bideragarritasun  ekonomiko  eta  finantzarioa  aztertzea,  instalazioa  eraiki  eta  ustiatzeko  aurreproiektua,  eta  obraren  lizitazioa  eta  esleipena  Eusko  Jaurlaritzaren,  Foru  Aldundiaren  eta  Udalaren  artean  sinatuko  den  finantziazio-hitzarmenaren  aurretik.  Jarraian,  emakidadunak  Gasteiz  egungo  beharrei  erantzuteko  moduko  bateko  futbol  zelaia  izatera  eramango  duen  lanak  hasiko  ditu.

Halaber,  Bingen  Zupiria  Kultura  eta  Hizkuntza  Politikako  sailburuak  azpimarratu  du  euskal  erakundeek  azken  boladan  egin  duten  apustua  Euskadin  lehen  mailako  kirol  azpiegiturak  egon  daitezen:  “Azken  urteotan  euskal  erakundeen  arteko  lankidetza  bat  egon  da  eta  adostasun  bat  lortu  dugu  punta-puntako  kirol  azpiegiturak  bultzatzeko.  Apustu  horri  esker,  euskal  taldeek  beren  kirol  proiektuak  egonkortu  ahal  izan  dituzte  mundu  mailako  kirol  txapelketa  nagusietako  batzuetan  eta,  era  berean,  horrek  lehen  mailako  ekitaldiak  geurera  ekartzeko  aukera  eman  digu,  bestela  Euskadin  nekez  izango  genituzkeen  kirol  ekitaldiak,  hain  zuzen”.

Alavesek  lurraldea  munduan  ezagutarazteko  duen  ahalmena  goretsi  nahi  izan  du  diputatu  nagusiaren  mezuak.  “Guretzat  Alaves  oso  klub  garrantzitsua  da.  Egun,  Araba  izena  munduan  zehar  barreiatzen  du.  Lehen  mailako  klub  eta  taldea  dugu,  eta  begi  bistakoa  da  zelaia  hobetu  eta  handitu  beharra  dagoela.  Duela  urte  batzuk  handitu  eta  hobetu  egin  zen,  baina  denboraren  poderioz  egiaztatu  dugu  zelaia  eraberritu  eta  handitu  beharra  dagoela”,  adierazi  du  Ramiro  GonzalezekEra  berean,  gehitu  du  zeregin  horretan  erakundeen  lankidetzak  erabateko  garrantzia  duela.  “Erakunde  guztien  egitekoa  da  eraberritze  eta  handitze  horretan  parte  hartzea.  Erakundeen  arteko  elkarlan  eredu  baten  aurrean  gaude,  gaur  hasi  eta  Mendizorrotza  berrian  jokatuko  den  lehen  partidarekin  amaituko  den  ibilbide  luze  eta  oparo  baten  aurrean”.

Azkenik,  hauxe  esan  du  aurrerago  obrak  buruko  dituen  emakidaduna  izan  nahi  duen  Deportivo  Alavéseko  presidente  Alfonso  Fernández  de  Trocónizek  esan  du  “Gaur  sinatu  dugun  jardun-protokoloak  erakusten  du  erakunde  publikoak  prest  daudela  hein  batean  obren  finantziazioari  aurre  egiteko”.  “Lehen  urrats  oso  garrantzitsu  bat  eman  dugu  Mendizorrotzeko  estadioa  eraberritu  eta  handitzeko  prozesuan,  eta  horrek  agerian  jartzen  du  Arabako  eta  Euskal  Herriko  hain  proiektu  garrantzitsu  arekiko  konpromisoari  dagokionez”,  gehitu  du.

 

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/06/25 22:10

Jokin Bildarratz

   TVE-La noche en 24 h. 

2018/06/27 09:20

Itxaso Atutxa

   Info 7 

2018/06/29 08:30

Itxaso Atutxa

   Onda Vasca 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA