Posta bidezko botoa

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/12/20

Europako Hauteskundeetarako eta Hauteskunde Orokorretarako hautagaiak aukeratzeko barne hauteskunde prozesuari eman dio hasiera EAJ-PNVk

Euzkadi Buru Batzarrak Uri Erakundeei bidali die Herrialde Buru Batzarrek egin dituzten hasierako proposamenak

rss Ezagutzera eman
Europako Hauteskundeetarako eta Hauteskunde Orokorretarako hautagaiak aukeratzeko barne hauteskunde prozesuari eman dio hasiera EAJ-PNVk

ARGAZKIA JAITSI

EAJ-PNVk abian jarri du jada maiatzaren 26an Europako Parlamentua aukeratzeko egingo diren hauteskundeetarako eta, oraindik data zehatzik ez dagoen arren, Espainiako Kongresu eta Senaturako hurrengo hauteskundeetan aurkeztuko dituen zerrendak osatuko dituzten emakume eta gizonak aukeratzeko barne hauteskunde prozesua. Euzkadi Buru Batzarrak Uri Erakundeei bidali dizkiete, gaur goizean, Herrialde Buru Batzarrek prozesua abiarazteko prestatu dituzten proposamenak. Prozesu honi otsailaren 3an emango zaio amaiera egun berean egingo den Ezohiko Aberri Batzarrean.

Prozesu honen lehen hautespen aldia bihar, abenduak 21, eta urtarrilaren 10a bitartean egingo da. Aldi honetan, Uri Erakundeek Herrialde Buru Batzarrek egin dituzten proposamen hauek babestu edo egoki jotzen dituzten hautagaiak proposatu ahal izango dituzte. Bigarren hautespen aldia egingo da urtarrilaren 16tik 29ra bitartean, eta prozesuaren bigarren parte honetan parte hartuko dute lehen itzulian behar besteko babesak jasoko dituzten hautagaiek. Bigarren hautespen aldian ere bozketa egin beharko da Uri Erakundeetan. Jarraian egingo dira Herrialde Batzarrak, urtarrilaren 30etik otsailaren 1era bitartean, eta txanda honetan egin beharko da lehen eta bigarren hautespen aldietan babesa lortu duten hautagaiak zerrendetan antolatzeko lana. Proposamen hau bozkatu eta onetsi beharko da EAJ-PNVk otsailaren 3an egingo duen Ezohiko Aberri Batzarrean.

Europako Hauteskundeak maiatzaren 26an egingo dira ,hau da, Udal eta Foru Hauteskundeak egingo diren egun berean (EAJ-PNVk aukeratuta dauzka hauteskunde hauetarako ia hautagai guztiak). Hauteskunde Orokorrek, ordea, oraindik ez daukate data finko bat. Dena dela, EBBk egoki jo izan du prozesu biak aldi berean egitea. EAJ-PNVren Aberri Exekutibak espero du Pedro Sánchez Espainiako gobernuburuak oraingo legealdia agortzeko ahalegina egitea, eta horretarako izango du talde jeltzalearen babesa. Dena dela, egoki jotzen du, gaur egungoa bezain egoera politiko nahasi eta aldakorrean, hautagaiak aukeratzeari ekitea eta edozein inguruabar politikori eraginkortasunez aurre egiteko moduan egotea. Gogoan izan behar da Hauteskunde Orokorrak 2016an errepikatu izanak eragotzi egin ziola EAJ-PNVri gaur ireki den prozesua modukoa egitea, orduko epeak oso murritzak izan zirelako. Une hartan, Exekutiba jeltzaleak egokiago jo zuen 2015eko abenduko Hauteskunde Orokorretara eraman zituen hautagaitza berberak eramatea. EBBk oraingo honetan hobetsi du gertakariei aurrea hartzea eta Diputatuen Kongresuan eta Senatuan Euskadiren interesak aldeztuko dituzten emakume eta gizonak denborarekin eta behar den eran aukeratzea.

Alderdi Eguna 2018
Next Euskadi

  Agenda

2019/01/21 08:30

Aitor Esteban

   Onda Vasca 

2019/01/21 22:10

Aitor Esteban

   TVE-La noche en 24 h. 

2019/01/22 09:30

Itxaso Atutxa

   ETB-1. Egun on Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA