Prentsa Aretoa

Berriak

2018/06/12

Erregioetako erakundeak Europako inmigrazio politiketan integratzea eskatu du Izaskun Bilbaok

Europako Parlamentuko ALDE taldeko presidenteordeak gaur nabarmendu du Europako Batasunak badituela errefuxiatuak hartzeko behar diren borondatea, hiritarrena eta politikoa, baliabideak eta antolakuntza, “horiek denak mugiaraztea baino ez dago”. Era berean gogoratu du integrazioa toki eta erregio mailan ematen dela, eta erabaki maila horiek inmigrazio politiken planifikazio prozesuan integratzea aldarrikatu du.

rss Ezagutzera eman
Erregioetako erakundeak Europako inmigrazio politiketan integratzea eskatu du Izaskun Bilbaok

ARGAZKIA JAITSI

“Aquarius” itsasontziaren krisiak eragin du Europako parlamentuak Europako gailurrak prestatzeko egin ohi duen eztabaida Europako babes eta inmigrazio politikei buruzko hausnarketa monografiko bihurtzea. Egoera honetan, Euskal eurodiputatuak gaur goizean Estrasburgon euro ganberak egin duen osoko bilkuran ekarri du gogora 2015eko irailean errefuxiatuei harrera emateko erakunde arteko dispositiboa antolatzeko orduan Euskal Autonomi Erkidegoak eman zuen erantzuna. Errealitate horrek eta estatu kideetako hainbat erregio eta udalerritan eman ziren antzeko erantzunek eraman dute Izaskun Bilbao Barandica Europako Kontseiluari eta estatu kideei gogoraraztera baliabideak egon badaudela “pertsonak itsasoan hiltzen uztea onartzen ez duen europar hiritargoaren elkartasun adierazpenari” erantzuna emateko.

Eurodiputatu jeltzaleak oso baikor hartu du gobernu berriak “Aquarius” itsasontziari ateak irekitzeko hartu duen erabakia eta era berean ekarri du gogora Iñigo Urkullu lehendakariak Juncker presidenteari azken bileran planteatu zion lan ildoa,hau da “Oinarrizko eskubideak eta pertsona horien duintasuna gogoan, Euskadiko Lehendakariak %10 hamarra Euskadin hartzea eskaini du”. Izaskun Bilbaok azpimarratu duenez “Euskadi herri txikia den arren, beste herrialdeen elkartasuna jaso genuen babes bila edo txirotasunetik ihesi Euskaditik irten beharra ikusi genuenean,eta une honetan elkartasun hori zor diegu gauza bera behar dutenei”

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/06/25 22:10

Jokin Bildarratz

   TVE-La noche en 24 h. 

2018/06/27 09:20

Itxaso Atutxa

   Info 7 

2018/06/29 08:30

Itxaso Atutxa

   Onda Vasca 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA