Prentsa Aretoa

Berriak

2017/09/21

Egibar: “Estatu konfederalaren formulak balio dezake espainiar Estatuaren lurralde-gatazkari irtenbidea emateko”

Bozeramaile jeltzaleak nabarmendu du Urkulluren Jaurlaritza martxan dagoela, eta aktibo dabilela bere lau oinarriak betetzeko: giza Garapena eta integrazio soziala; Enplegua eta Ekonomiaren Berraktibatzea; Bizikidetza eta Giza Eskubideak; eta Autogobernu gehiago eta hobea

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euzko Abertzaleak legebiltzar-taldeko bozeramaileak, Joseba Egibarrek, uste du “Espainiar Estatua ataskatuta dagoela lurraldetasunaren labirintu politikoan. Estatu konfederalak ondo laburtzen du traba hori gainditzeko balio dezakeen bidea. Eskumenak berreskuratzen saiatuta, Autonomien Estatua labirintu politiko eta judizial bilakatu da, azken urteotan Konstituzio Auzitegiaren sententzia eta interpretazioen bidez. Beste harreman-eredu bat bilatuz gero, non subjektu politikoak aitortuko liratekeen, eredu konfederala egokia litzateke. Izan ere, erdibidean, lege komunek gidatutako bi estatu burujabe izango lirateke”, esan du.

Ostegun honetan, hitzaldia egin du Lehendakariak Eusko Legebiltzarreko izandako Politika Orokorreko Osoko Bilkuran. Hitzaldiaren lehen balorazioan, Joseba Egibarrek gogora ekarri du Estatu konfederalaren formula ez dela berria, duela 19 urte ere mahaigaineratu baitzuen. “EAJk Bartzelonako akordioan jaso zuen, 1998an, Bloque Nacionalista Galego (BNG) eta Convergencia i Unio (CiU) alderdiekin partekatuta. Apustu partekatua egin genuen, konfederazio hori eskatuz. Lotura konfederala badago, horixe baita Kontzertu Ekonomikoa, eta harreman politikoen mailara ere eraman daiteke. Formula bat da”. Era berean, azpimarratu du “Europa dela gaur egungo errealitate konfederatuko eredurik argiena”. “Formula konfederalak atea ireki dezake ez bakarrik Euskadin, baita Katalunian ere”, gaineratu du.

Iñigo Urkulluren hitzaldiaren ondoren, Egibarrek baieztatu du Eusko Jaurlaritza bere egitasmo politikoa betetzen ari dela, egutegi legegilearen baitan garatzen diharduen plan definituen bidez, eta bertan daudela 2018. urterako oinarriak. “Lehendakariak datorren urte hontarako helburuak azaldu ditu, legegintzaldiko ikuspegia kontuan izanik. Gobernu errealista da, lanean diharduena, eta abian doan herri batekin bat datorrena. Erakundearteko akordioetatik eta elkarlan publiko-pribatutik, azpimarragarria da Eusko Jaurlaritzak duen zeregin sustatzailea. Desberdintasunak desberdintasun, aniztasunean, erakundearteko elkarlana dago. Elkarlan hori gizarte zibilarekin ere ahalbidetzearen ondorioz, ahaleginak gizartearengan duen emaitza ez da batuketa, biderketa baizik”, nabarmendu du. 

Andoniren Bideobloga

Alderdi Eguna 2017
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA
Elkarrizketak - Gure Burukideak
Jarrai iezaguzu Telegramen

  Agenda

2017/10/23 21:00

Aitor Esteban

   Cadena Ser 

Twitter

Facebook

YouTube

Flickr