Next Euskadi
Posta Bidezko Botoa

Prentsa Aretoa

Berriak

2019/01/09

EBBren adierazpena Venezuelaren egoeraren harira

Urtarrilaren 10ean amaituko da Venezuelan 2013an hasi zen aro presidentziala, 2019-2015 epealdirako presidente konstituzional berria era legitimoan aukeratu gabe

rss Ezagutzera eman
EBBren adierazpena Venezuelaren egoeraren harira

ARGAZKIA JAITSI

Orain arte sekula eman ez den egoera honek Herrialdea krisi konstituzional arriskutsu baten erdian murgilduko du, Venezuelako gizartea pairatzen ari den kaos politiko eta ekonomikoa are larriago egingo duena eta, dagoeneko, hiritargo zati handi baten exodoa eragiten ari dena, inguruko herrialdeen segurtasuna ere larriki mehatxatuz.

Alabaina, Venezuelako Errepublika Bolibartarreko Gobernuak aldarrikatu du 2018ko maiatzaren 20an 2019-2015 epealdirako presidentea aukeratzeko egin ziren hauteskundeak zilegi izan zirela, baina hauteskunde horiek Nazioarteko zuzenbidearen oinarrizko arauak urratu zituzten eta iruzurrezkoak izan zirela argudiatuz, Venezuelako Asamblea Nazionalak arbuiatuak izan ziren eta Nazioarteko Komunitate osoak baztertuak.

Oinarri honekin, ez dago Presidente hautetsirik 2019ko urtarrilaren 10ean Asanblada Nazionalaren aurrean Presidente karguaz jabetzeko moduan egongo denik, eta egun horretan hasiko da, arau gorenaren arabera, aldi konstituzional berria.

Blokeo konstituzionala, tentsio politikoa eta herritarren ziurgabetasuna nagusi diren egoera honetan gatazka eta indarkeria eragin litezkeela gogoan, EAJ-PNVk ondorengo adierazpenak egin nahi ditu:

1. Nicolás Madurok 2019-2015 legealdiko presidentea izateko zilegitasunik ez duela gogoan, aldi horretarako, bere presidentetza arbuiatzen dugu, sistema demokratiko batean Herriaren gehiengoaren borondateak hauteskunde unibertsal, aske eta zuzenaren bidez ematen duen babesik jaso ez duelako.

2. 2015eko abenduaren 6an oposizioko indarren bi hereneko gehiengo batez aukeratua izan zen Asanblada Nazionala animatzen dugu aginte konstituzionala bere gain hartzera. Ondoren, prozesu horretan izendatuko den Presidenteak trantsizio laburra ezar dezala eta presidente berria aukeratzera bideratutako hauteskunde gardenak eta nazioarteko bitartekariek abalatuak eta gainbegiratuak dei ditzala, hautagai eta hautesle guztien eskubideak bermatzera begira.

3. Indar demokratiko guztiak bat egitera animatzen ditugu, adostasunaren bidetik elkarrekin ekin diezaioten autoritarismoari eraginkortasun osoz aurre egiteko eta trantsizio demokratikoa prestatzeko, gaur egungo krisi humanitario suntsitzailea premia osoz konpontzera begira eta garapen ekonomiko eta sozialerako akordio estrategikoa programatzeko, Venezuelako hiritarrek bizi duen egoera dramatikoa gainditzea helburu.

4. Nazioarteko erkidegoa animatzen dugu dagokien organismoetan behar besteko gestioak egitera, Venezuelan boterea legearen kontra bereganatzea gerta ez dadin eta, Herrialdeko indar politiko eta sozialekin lankidetzan, trantsizio demokratiko eta baketsua ezar dezan.

Andoniren Bideobloga

Next Euskadi

  Agenda

2019/03/21 09:30

Itxaso Atutxa

   ETB-1. Egun on Euskadi 

2019/03/21 12:30

María Eugenia Arrizabalaga

   Cadena SER Gipuzkoa 

2019/03/21 22:00

Aitor Esteban

   TVE-La noche en 24 h. 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Alderdi Eguna 2018
Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA