Next Euskadi

Prentsa Aretoa

Berriak

2018/03/16

EAJ-PNVk Katalunian 155. artikulua indargabetzea exijitu eta Govern, Omnium eta ANCko kideak askatzea eskatu

Joseba Egibar bozeramaile parlamentariak salatu egin du espainiar Estatuak Katalunian desjabetze-politiko eta –instituzionalerako estrategia. “Prozesu penal baten bidez igaro ezin daitezkeen mugak ezartzen ditu, pertsonak ezgaituz beren eskubide politikoaren ariketan”

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Euskal Ganberako bilkurak Madrilgo Gobernuari eta Katalunian Espainiako Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzearen alde –urriaren 1ean izandako erreferendumaren ondorio gisa- egin zuten alderdi politiko guztiei eskatu die ez diezaietela hautagaiei beren lan instituzionala oztopoatu espetxean edo atzerrian egoteagatik; eta horrela, jarraipena ematea katalanen gehiengoak abenduaren 21eko hauteskundeetan adierazitako borondateari. 

Horrela, Joseba Egibar legebiltzar-taldeko bozeramaileak nabarmendu du zer nolako garrantzia duen Espainiar Konstituzioaren 155. Artikulua indargabetzea Katalunian, eta era berean, azpimarratu du beharrezkoa dela espetxeratutako buruzagi katalan guztiak askatzea, ez baitago horretarako arrazoirik. “Horiei guztiei beren eginkizunak betetzen utzi behar zaie erakunde guztietan”, esan du. 

Ordezkari jeltzaleak berretsi du abenduaren 21eko hauteskunde katalanetatik hiru hile igarota, 155. Artikulua indargabetzea “exigentzia” bat dela. Hori dela eta, Egibarrek elkartasuna erakutsi die katalan guztiei, izan ere, “Katalunian gertatzen denak eragin zuzena du euskaldunongan. Elkartasuna erakusten diogu Kataluniako herriari, gure ustez ondorio zuzenak dauzkalako Euskadin gerta daitekeenaren gainean”. 

Horregatik guztiagatik, Egibarrek salatu egin du Estatuaren estrategia: Kataluniaren eskubide demokratikoak desjabetzeko prozesu bat da, ez dezaten beren etorkizuna libre eta demokratikoki erabaki. “Espainiar Estatuak ezartzen dituen muga horiek ezin dira gainditu; eta gainera, hori guztia prozesu penal baten bidez egiten dute. Zein da helburua? Pertsonak desgaitzea, ez ditzaten beren eskubide politikoak erabili, eta horretarako, espetxeratu egiten dituzte. Carles Puigdemont eta Governuko kide ohiak oldartzen dituzte, baita Jordi Sánchez eta Jordi Cruixart ere”, erantzun du Egibarrek.

Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA