Prentsa Aretoa

Berriak

2018/05/14

EAJ-PNVk Joaquim Torra zoriondu du, Kataluniako 131. Presidentea

Talde jeltzalea pozik agertu da Kataluniak hango herritarrek eurek demokratikoki aukeratutako Presidentea duelako, eta 155.a altxatzea exijitu du, inoiz aplikatu behar ez zela azpimarratuz

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk Joaquim Torra zoriondu du, Kataluniako 131. Presidentea

ARGAZKIA JAITSI

Kataluniako Parlamentek Joaquim Torra Kataluniako Generalitateko 131. Presidente izendatu ondoren, EAJ-PNVk zera adierazi nahi du:

- Joaquim Torra Kataluniako Generalitateko Presidente berria zoriontzen dugu, bere izendapenagatik, eta arrakastaz betetako ibilbidea egitea opa diogu hemendik aurrera bere erantzukizunen barruan egingo dituen jardueretan, arrakasta horiek Kataluniako hiritar guztienak izango direlarik. Era berean, inbestidura ahalbidetu duten talde politikoei aitortzen diegu zentzu horretan eginiko lana eta ahalegina

-Poztu egiten gaitu Kataluniak gaur eguerditik aurrera kataluniarrek demokratikoki aukeratutako Presidentea izateak, eta hiritargoak abenduaren 21ean hautestontzietan adierazitako borondatearen isla izango den Govern berria epe laburrean eratzea espero dugu.

-Sekula aplikatu behar ez zen 155. artikulua altxatzea eta Kataluniako autogobernua egituratzen duten erakunde guztiak berrezartzea exijitzen dugu.

-Berretsi egiten dugu elkarrizketa dela politiko jotzen dugun gatazka bat konpontzeko bide bakarra. Kataluniako politika judizializatzeari uztea eskatzen dugu eta Kataluniako gizartean liskarra eta zatiketa elikatzen duten jarduerak bertan behera uztea exijitzen dugu.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/09/25 11:00

Itxaso Atutxa

   Bilboko Herri Irratia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA