Prentsa Aretoa

Berriak

2018/04/26

Cazalisek garbitasunerako zapiek eragiten dituzten ingurumen kalteei aurre egiteko ekimenak eskatu ditu

EAJko senatariak ekintza planak eta arau aldaketak exijitzen dituen interpelazioaren ondoriozko mozioa aurkeztu du.

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

Jose Maria Cazalisek garbitasun pertsonalerako materialen ohiko erabileraren ondoriozko ingurumen kalteak aurreikusi eta saihesteko ekintza planak eta arau aldaketak exijitu dizkio Estatuko Gobernuari. Asteon defendatu duen interpelazioaren ondoriozko mozio baten bitartez, senatari jeltzaleak biodegragarriak ez diren zapiak komunetik botatzeak “lehen mailako arazoa” sortzen duela gogoratu du, hondakin uren gestioaren kostua nabarmen gehituz, saneamendu sareak larri kaltetuz eta ingurumenean eta arrantzan ere eraginez.

EAJko ordezkariak salatu duenez, merkatuan salgai dauden ia zapi bakar bat ere ez da biodegragarria ez sakabanagarria: ez garbitasun pertsonalerakoak direnak, ez osasun edo belzteko erabiltzen direnak, ezta metala, plastikoa zein kriskalak garbitzekoak. Halere, “produktuen etiketekin nahastuta, askotan ‘komunerako zapi’ edo ‘paper higieniko busti’ moduan iragartzen direlako, komuneko zulotik botatzen dira”, azaldu du. Normalean desegiten ez diren hondakin hauek arazoak sortzen dituzte estoldetan, ponpaketa estazioetan edo araztegietan trabatzerakoan, hauek mantentzeko gastuak gehituz. Adibidez, Bilbao-Bizkaia Ur Partzuergoak dituen ponpa estazio batean bi garbiketa egiten ziren urtean 2009an eta gaur egun hilean behin egiten da, gastuak hamar bider handiagoa izanik. Bestalde, azken arazketa gabeko sistematan jaurtitakoak zuzenean itsasora heltzen dira itsas ekosistemari larriki eraginez eta arrantza jardueraren kalterako.

Cazalisek azaldu duenez, zapi hauen %94k plastikoak ditu bere konposizioan eta gainontzeko ia %6ak, zelulosan oinarritutako eraketa badute ere, lotzaile kimikoekin batzen ditu zuntzak, biodegradaezinak bihurtuz. Halere, gaur egun hirugarren mota bateko zapiak ere badaudela aurreratu du, euren zelulosa zuntzak egitura mantentzeko bestelako metodorik gabe txirikordatuta dituztenak eta, horrela, erraz listu eta desagertzen direnak. Horri esker, “hondakin mekanikorik ez biologikorik utzi gabe desegiteko eta desagertzeko oinarrizko ezaugarriak betetzen dituzte”. Mota honetako zapiak sektorean puntakoak diren Euskadiko zenbait enpresek fabrikatzen dituzte eta Estatuko zenbait saltoki handiko marka zuri moduan eta mundu osoan zehar merkaturatzen hasi dira.

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/05/25 08:30

Jokin Bildarratz

   Onda Vasca 

2018/05/25 08:30

José Antonio Suso

   Radio Vitoria 

2018/05/25 08:30

Itxaso Atutxa

   Bizkaia Irratia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA