Beatriz Artolazabal: “Pertsona guztiek, adina edo mendekotasuna edozein dela ere, ahalik eta ongizate onenarekin bizi behar dute”

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur honako hau esan du: “Eusko Jaurlaritzak, Euskadiko hirugarren sektorearen eskutik, pertsona guztiak, adina edo mendekotasuna edozein dela ere, ahalik eta ongizate onenarekin bizitzeko lan egiten du”

Beatriz Artolazabal: “Pertsona guztiek, adina edo mendekotasuna edozein dela ere, ahalik eta ongizate onenarekin bizi behar dute” 21Otsaila 21 |
Berria

PARTEKATU

Sailburuak ‘Errealitate ikusezina. Hauskortasun-egoeran bizi diren adinekoak. Konpainia eta abusuaren prebentzioa’ jardunaldia irekitzeko ekitaldian esku hartu du; jardunaldia Hurkoak antolatu du, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko Carlos Santamaría zentroan, Donostia / San Sebastiánen.

Jardunaldian, adinekoen hauskortasunari buruzko txostena aurkeztu da; txostena Eusko Jaurlaritzako Enpleguko eta Gizarte Politiketako Sailak sustatu du. Inaugurazioan, Artolazabal sailburuarekin batera, José Luis de la Cuesta Hurkoako presidentea, José Ignacio Munilla Donostiako Elizbarrutiko apezpikua, Iñaki Subijana Gipuzkoako Auzitegiko presidentea, Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea eta Emilio Sola Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria izan dira, besteak beste.

Artolazabalek zera planteatu du: “Noiz ulertzen da pertsona bat hauskortasun-egoeran dagoela?” Eta, “zer irizpide izan behar dira gogoan, pertsona bat hauskorra edo ahula dela zehazteko?”. Era berean, honako hau esan du: “txostenaren bidez, gai horiei erantzuten zaie; horretarako, mendekotasun-egoeran egon gabe bizitzaren etapa bati baldintza egokietan eta duintasun pertsonalari eutsiz erantzuteko orientazioa, aholkularitza, laguntza eta konpainia behar duten pertsonetan oinarritzen da”.

Artolazabal sailburuaren iritziz, “zahartzen diren pertsonen bizi-kalitatea guztion ardura da; beraz, prebentzioan lan egiten dugu, Zahartze Aktiboaren Euskal Estrategiaren bidez, eta dagoeneko ahultasun-egoeran daudenei ere ematen diegu arreta”.

“Esate baterako, autonomia-erkidegoan adinekoetan tratu txar fisiko eta ekonomikoak prebenitu eta antzemateko prozedurarako gida edo tresna sustatu dugu; horren bidez, oinarrizko beharrak asetu ez eta, ondorioz, sufrimendu-egoerak bizi dituzten adinekoak detektatzen dira. “Erakunde garen aldetik, horrelakorik gertatzen ez dela bermatzeko lan egin behar dugu. Horrela, hirugarren gizarte-sektorearen eskutik, urratsak ematen ditugu, pertsona guztien eskubideak errespeta daitezen”.

Hurkoa Donostiako Elizbarrutiko Cáritasetik sortu zen, 1990ean. Helburua da hauskortasun-, mendekotasun- edo babesgabetasun-egoeran dauden adinekoei edo gaixotasun mentala dutenei arreta ematea, tutoretza ematea eta beren eskubideak defendatzea.

Iturria: Irekia

Interesatu Zaitez