Prentsa Aretoa

Berriak

2018/09/12

Autogobernu Ponentziak juristen esku utzi du Estatus Berrirako adostutako oinarriak garatzea eta adostasunak zabaltzeko aukerak aztertzea

Autogobernua eguneratzeko Ponentziak aditu-taldearen esku utzi du Euskadirako Estatus Politiko Berrirako testu artikulatua idazteko lana. Horretarako, EAJ-PNVk eta EH Bilduk adostutako oinarri eta printzipioetan oinarrituko dira, eta baita ere Elkarrekin Podemosen puntuetako batean, eta orain arteko adostasunak zabaltzen saiatuko dira

rss Ezagutzera eman
Autogobernu Ponentziak juristen esku utzi du Estatus Berrirako adostutako oinarriak garatzea eta adostasunak zabaltzeko aukerak aztertzea

ARGAZKIA JAITSI

Euskadiko autogobernua eguneratzeko Ponentziak gaurko bileran adostu du nola idatzi behar duen aditu taldeak Estatus Politiko Berrirako testu artikulatua. Ganberaren gehiengo zabal batek adostutako mandatuak ezartzen du juristek lan egingo dutela Ponentziak onartutako oinarri eta printzipioak jarraituz; eta akordio horiekiko errespetutik, adostasun puntuak bilatzen saiatuko dira PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek eta PPk aurkeztutako boto partikularrekin.

Jone Berriozabal legebiltzarkide jeltzale eta Ponentziako koordinatzaileak esan duenez, helburua da “testu berri bat egituratzea, oinarri izango dituena dagoeneko lortutako akordioak, baina aukera irekita juristek gerturatze berriak aurki ditzaten oinarrien eta boto partikularren artean. Akordio berri horiek identifikatu ondoren, taldeek erabakiko dute bideragarriak diren edo ez”.

Berriozabalek baieztatu du Ponentziak lan-fase berri bati ekingo diola orain, aditu taldeei lan hau eman ondoren. “Parentesi bat ireki dugu alde politikoan, eta erreleboa eman diegu juristei”.

Aditu taldeak zortzi hilabete izango ditu testu artikuluduna idazteko. Gero, Eusko Legebiltzarrean sartuko dute Lege Proposamen gisa tramitatzeko, gutxienez ere talde parlamentario batek babesten baldin badu. Lantaldeko kideek konfidentzialitate-konpromisoa hartuko dute beren lan eta eztabaiden inguruan, eta taldearen baitan erabakiko dute burutu beharreko lan metodoa. Egun gutxian, Ponentziako kideak adituekin elkartuko dira, eginkizuna ofizialki euren esku uzteko.

Ponentziako ordezkari jeltzaleek harriduraz hartu dute Alderdi Sozialistaren abstentzioa. Azaldu dutenez, ezin da ulertu “ebazpenaren hitzak eurekin landu ondoren eta taldeen artean adostasun batera iritsi ondoren, sozialistak abstenitzea botoa emateko garaian. Berresten dugu Alderdi Sozialistak mugitu eta inplikatu beharra daukala. Gu ari gara, eta behin eta berriro diogu akordio ahalik eta zabalena nahi dugula”.

Alderdi Eguna 2018
Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi

  Agenda

2018/09/25 11:00

Itxaso Atutxa

   Bilboko Herri Irratia 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA