Prentsa Aretoa

Berriak

2018/03/10

Atutxa, Egibar eta Suso izan dira Bilbon Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna gogoratzeko egin den ekitaldian parte hartu duen EAJ-PNVren ordezkaritzako buruak

Urkullu Lehendakariak bere diskurtsoan azpimarratu du “biktima eta gizartearen arteko batasuna” eta `Bidegabea izan zen´ goiburua goretsi du, orainaren eta etorkizunaren eraikuntzak “iraganari begirada kritikoa egitea” eskatzen duela adieraziz

rss Ezagutzera eman

ARGAZKIA JAITSI

BIDEOA JAITSI

PARTEKATU BIDEOA

OHARRA: Ekitaldiaren irudiak buletin honetatik jaitsi ahal dituzu bereizmen handian.

EAEko hiru herrialdeetako Buru Batzarretako presidente Itxaso Atutxa (Bizkai Buru Batzarra) Joseba Egibar (Gipuzko Buru Batzarra) eta José Antonio Suso (Araba Buru Batzarra) izan dira gaur goizean Eusko Jaurlaritzak, bihar, martxoak 11, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna izango dela gogoratzeko, Bilbon antolatu duen ekitaldian parte hartu duen EAJ-PNVren ordezkaritzako buruak, Iñigo Urkullu Lehendakaria ekitaldiko burua izan delarik. Halaber, Unai Hualde Napar Buru Batzarreko presidentea Iruñako ekitaldian izan den ordezkaritza jeltzaleko burua izan da Uxue Barkos Foru Erkidegoko lehendakari andrea buru izan duen ekitaldian.

Bilboko ekitaldian elkarretaratu direnek zirkulu bat osatu dute euskal gizarteak terrorismoaren biktimei erakutsi nahi dion elkartasuna irudikatzeko. Bertan parte hartu dute ETA, GALen eta Batallón Vasco Español talde terroristen berrogeita hamar biktimek, Urkullu Lehendakariak eta Euskadiko politika arloko ordezkariek (Eusko Jaurlaritza, Eusko legebiltzarra, foru aldundiak, batzar nagusiak, udalak , Eudel eta abar), hezkuntzako eragileek, ugazaberiako ordezkariek, sindikatuek , justiziako ordezkariek eta kultur eta gizarte esparruetako eragileek.

Lehendakariak bertaratuen aurrean azpimarratu du eguneko goiburuaren garrantzia `Bidegabea izan zen´, eta esaldi horrekin mezu bikoitza zabaldu nahi izan dela adierazi du. Lehena, iraganari begiratzen diona eta “autokritika eguneratzeko baliatzen duguna iraganean pairatutako sufrimendua arintzeko”; bigarrenak etorkizunera begiratzen du “biktimei hurbiltasuna, elkartasuna eta egia” erakutsiz elkarren artean elkarbizitza eraikitzearen bidez. “Ez dakigu egunen batean ETAk eta gainerako erakunde terroristek egin zutenaren inguruko irakurketa autokritikoa egingo ote duten”, baieztatu du Lehendakariak, “baina euskal erakundeek eta bere ordezkariok bai egin dezakegu”. ´Bidegabea izan zen´ esaldiarekin Lehendakariak ETAren biktimak ekarri ditu gogora eta beraiei esan dienez “pertsonei eragin zitzaien min ordainezinen larritasunagatik eta intentsitateagatik, indarkeria hark beharrezko du egin zen min bidegabe hura berariaz aitortzea”. Eta ´Bidegabea izan zen´ goiburuarekin ere GAL eta Batallón Vasco Español talde terroristen biktimak ere ekarri ditu gogora “inpunitatea ezin delako azken hitza izan eta Estatuak biktima horien aurrean erantzukizun bat duelako”. M-11ko eta iragan udan Katalunian egin zien atentatuen biktimez hitz egiterakoan, Lehendakariak zera gogoratu du “Ez dago kausarik pertsona bakoitzaren bizitzak, duintasunak edo integritateak baino balio handiagoa duenik”.

Urkulluk ere “aurrera” begiratu beharra aldarrikatu du. Hain zuzen ere, etorkizunean itxaropena izateko mezu hori zen gaur Bilbon biktimen eta gizartearen artean osatutako elkartasun zirkuluarekin sinbolizatu nahi zena. “Daukagun erronka da elkarrekin orain aldiko eta etorkizuneko bizikidetza eraikitzea” amaitu du Lehendakariak.

Nafarroako Gobernuak Iruñeako Baluarten ospatu du gaur, terrorismoa gaitzesteko eta biktima guztiek egia, justizia eta erreparazioa jasotzeko duten eskubidea aldarrikatzeko ekitaldia. Uxue Barkos Foru Erkidegoko Lehendakari andrea buru izan delarik, omenaldian EAJ-PNVren hainbat ordezkarik parte hartu dute, besteak beste, Unai Hualde Napar Buru Batzarreko presidenteak eta Nafarroako exekutiboko lehendakariorde ekonomiko Manu Ayerdik.

(Bideoa: Irekia)

Jarrai ezazu Gurekin
Next Euskadi
Aberri Eguna 2018

  Agenda

2018/07/18 08:30

Joseba Egibar

   Onda Vasca 

2018/07/19 09:00

Andoni Ortuzar

   Radio Euskadi 

2018/08/07 09:00

Jokin Bildarratz

   Radio Euskadi 

YouTube

Twitter

Facebook

Flickr

Andoniren Bideobloga

Elkarrizketak - Gure Burukideak
PDE-EDP
ADIERAZPENA
Europa: Krisialditik Itxaropen Berri baterantz. 
Berrantolatzeko garaia.
Eusko Legebiltzarrerako 2016ko hauteskundeetarako EGITASMOA