Arabako afiliazioak José Antonio Suso izendatu du Araba Buru Batzarreko presidente

Lurralde Batzarrak gehiengo osoz izendatu du datozen lau urteetarako Euzko Alderdi Jeltzalearen Arabako zuzendaritza berria, berritua eta paritarioa
Arabako afiliazioak José Antonio Suso izendatu du Araba Buru Batzarreko presidente
28 Azaroa 2020 | ABB

Arabako Lurralde Batzarra gaur goizean bildu da Europa Jauregian, ezarritako osasun-segurtasuneko arauak betez, José Antonio Suso Araba Buru Batzarreko presidente izendatzeko, bigarren agintaldirako. Halaber, Batzarrak datozen lau urteetan José Antonio Susorekin batera arituko diren 14 burukideak izendatu ditu. Karguan honako hauek errepikatu dituzte: Manu Allende, Elisa Irazu eta Amaia Ruiz de Biñaspre. Beste honako hauek berriak dira: Mamen Álvarez, Idoia Barandika, Borja Belandia, Gerardo Bengoa, Juan José Garcia, Juanjo Garcia de Acilu, Inge Gorostiaga, Teresa Molinuevo, Izaskun Perez, Peio Ruiz, eta Ernesto Sainz.

Araba Buru Batzar hautetsi berriak lantalde parekidea eta berritua osatzen du. Presidentearen hitzetan, "Ilusioz beteriko lan-talde aktibo bat, erantzukizunez aurre egiten diona pandemiak ekarri duen krisiaren testuinguru sanitario, ekonomiko eta sozialari, EAJ-PNVri dagokion lidergo proposatzaile eta eraldatzailetik, Gasteizen, Araban eta Euskadin gobernu-erantzukizuna duen alderdia den aldetik".

Bidelagun izango dituen burukideak direla eta, zera esan du Susok: "Gaur amaitzen den barne-prozesutik lurralde exekutibo berritua sortzen da. Gizonen eta emakumeen talde paritarioa da. Eskarmentua duen lantalde bat. Genero-oreka, belaunaldi-oreka, lurralde-oreka. Datozen lau urteetan izango ditugun erronkei aurre egiteko ilusioa eta gogoa partekatzen duten burukideak dira; Alderdiarekin eta alderdikideekin konprometituta dauden burukideak dira; datozen lau urteetarako Arabarekin eta Arabako gizartearekin konprometitutako pertsonak dira.

Bozketen emaitza Arabako afiliazioaren babesa da José Antonio Susorentzat, batez ere hauteskunde-agindu baten ondoren, zeinean zortzi hauteskunde egin baitira. Horietan guztietan lortutako emaitzak lidergo-posizioan jarri du EAJ-PNV Araban, hauteskunde guztietan boto gehien lortu dituen alderdi politikoa izanik, eta 24 edo 40 urtetik hona ikusi ez diren herritarren babes-mailak lortu ditu. "Hauteskundeak irabaztea garrantzitsua da, gobernatzea are garrantzitsuagoa da, baina alderdiaren posizioa Araban finkatzea da benetako erronka" adierazi du Susok, berriz hautatu ondoren.

Arabako Lurralde Batzarra osatzen duten 54 Uri Erakundeak ordezkatzen dituzten ahaldunek, halaber, EAJ-PNVko Aberri Batzarrean Araba ordezkatuko duten 24 pertsonako taldea izendatu dute, baita alderdiaren baitako Lurralde Auzitegia osatzen duten 3 pertsonako taldea ere.

Batzar honekin amaiera eman zaio lurralde barruko karguak berritzeko urriaren 12an hasitako barne hauteskunde prozesuari.

Araba Buru Batzar hautetsiaren osaera

• Allende Arias, Manu. Sikologiako lizentziaduna eta enpresaburua. Abendañoko (Gasteiz) Uri Erakundean afiliatua. EBBko kide izan zen 2004-2008 aldian. ABBko kide gisa errepikatzen du.
• Alvarez Zubizarreta, Mamen. Pedagogian lizentziatua, logopedia-kontsulta pribatuarekin. Arratzua-Ubarrundiako Uri Erakundeko kidea da, eta erakunde horretako presidentea da. Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea azken foru-hauteskundeetan.
• Belandia Fradejas, Borja. Zuzenbidean lizentziatua. Pentsioduna. Abendañoko Uri Erakundean afiliatua. Ibilbide luzea egin du kargu publiko gisa Arabako Foru Aldundian, Gasteizko Udalean eta Eusko Jaurlaritzan, Lanbideko zuzendari gisa.
• Gerardo Bengoa Fernández de Gobeo. Eusko Jaurlaritzako funtzionarioa. Lakuako Uri Erakundeko ahalduna Lurralde Batzarrean. Lezako Udaleko zinegotzia.
• Garcia Berrueco, Juan José. Nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategietako teknikari laguntzailea. Mahastizaina eta ardogilea. Eskuernagako Uri Erakundean afiliatua. Arabako Errioxako Ur Partzuergoko lehendakaria.
• Garcia de Acilu Pérez, Juanjo. Magisteritzan di plomatua eta irakaslea. Kanpezuko Uri Erakundeko lehendakaria da.
• Gorostiaga Luzarraga, Inge. Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzan lizentziaduna eta Magisteritzan diplomaduna. Funtzionarioa. Gasteiz-Erdialdeko Uri Erakundean afiliatua.
• Irazu Mayayo, Elisa. Ekonomia Ikasketak. Arabako Foru Aldundiko idazkaria. Biasteriko Uri Erakundeko lehendakaria da. Lezako Udaleko zinegotzia. ABBko buru gisa errepikatzen du.
• Molinuevo Campomar, Teresa. Administrazio teknikari espezializatua. Arabako Foru Aldundiko idazkaria. Abendañoko Uri Erakundean afiliatua.
• Pérez Barragan, Izaskun. Politika Zientzietan eta Administrazioan lizentziatua. Gizarte-hezkuntzako eta animazio soziokulturaleko masterra. Kultura eta Gazteria Koordinatzailea. Artziniegako Uri Erakundeko idazkaria. Artziniegako Udaleko zinegotzia.
• Ruiz Garcia, Peio. Industriako ingeniari teknikoa. Telekomunikazioetan diplomaduna. ARASUReko presidentea. Erriberabeitiako Uri Erakundean afiliatua. Erribera Beitiako alkatea izan zen.
• Ruiz de Biñaspre Besga, Amaia. Ingeles Filologian lizentziatua. Herri Kontuen Euskal Epaitegiko funtzionarioa. Gasteiz-Erdialdeko Uri Erakundean afiliatua. ABBko buru gisa errepikatzen du.
• Sainz Lanchares, Ernesto. Zuzenbidean lizentziatua. Aguraingo alkatea. Euskal Fondoaren presidentea. Aguraingo Uri Erakundean afiliatuta dago, eta bertako UBBeko kide da.
• Suso Perez de Arenaza, José Antonio. Zientzia kimikoetan eta MBA masterrean lizentziatua. Enpresa-ikasketak. Arraia-Maeztuko Uri Erakundean afiliatua. Lezako alkatea. Eusko Legebiltzarkidea. Araba Buru Batzarreko presidente gisa errepikatzen du, bigarren aldiz jarraian.

PARTEKATU